EZAGUTZEN DUZU GARAPEN IRAUNKORRA KONTZEPTUA?

Badakizula egungo bizimoduaren kalitatea balioesten?

Bizitza osasungarria, erosoa eta baliabideak (ura, elikagaiak, energia...) eskura izatea.

Pentsa ezazu harago...

Ziur zure biloben bilobek ere planetaren baliabideen jarraipenetik eskuratutako bizimodu-maila onargarriaz gozatzeko eskubidea dutela pentsatzen duzula?

"Etorkizuneko belaunaldien beharrak arriskuan jarri gabe, uneko beharrak asetzen ditu Garapen Iraunkorrak." (Ingurumenari eta Garapenari buruzko Mundu Batzordearen txostena. Brundtland Batzordea).

Zentzu horretan, Ingurumenaz harago doa Garapen Iraunkorraren kontzeptua. Izan ere, dimentsio hauek ere barne hartzea eskatzen baitu: INGURUMENA, GIZARTEA ETA EKONOMIA.