Ezagutzaren transferentzia, Unibertsitatearen eginkizun soziala
Sortutako jakintza gizarteari helaraztea da unibertsitatearen misioaren parte. UPV/EHUko arlo sanitario-zientifikoko ikasleek diziplina anitzeko ikaskuntza eta komunikazio dinamikak erabili dituzte helburu hori gauzatzeko eta beren burua prestatzeko eskuratutako jakintza modu fidagarrian eta entzuleei behar bezala egokituta zabaltzeko, ulertu ahal izan ditzaten.