Badator EHUazoka, UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azoka
Badator EHUazoka, UPV/EHUren Unibertsitate Orientaziorako Azoka! Aurten formatu birtualean izango da, eta 400 zuzeneko saio baino gehiago izango dira eskuragarri, etorkizuneko ikasleek gradu eta sarbideari buruzko zalantza guztiak argitzeko. Urtarrilaren 30ean irekiko ditu ofizialki ateak, eta otsailaren 17an itxi, baina gaurtik aurrera plataforman nabigatu ahal izango da.