Alarma egoera: noraino mugatu ditzakete zure eskubideak?
COVID-19a gerarazteko hartu diren neurriekin batera, herritarren eskubideak eta askatasuna nabarmen murriztu dira. Pilar Nicolás (Zuzenbidea), Antonio Casado da Rocha (Etika) eta Luis Carlos Abecia (Osasun Publikoa) adituei egin diegu kontsulta, erabaki horiei eta neurriak arintzeko hartuko omen direnei buruz iritzia eman dezaten.