Arabako Campuseko Deialdiak

Indarrean dauden deialdiak

ARABAKO CAMPUSEKO IKASTEGIEI ETA IKASTEGI-SEKZIOEI IRAKASKUNTZA-EKIPAMENDUAK EMATEKO 2022ko DEIALDIA

Nori zuzendua: Arabako Campuseko ikastegiei eta ikastegi-sekzioei.

Eskaerak aurkezteko epea:

  1. Sailek ikastegiari edo ikastegi-sekzioari eskaerak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 7an hasi eta otsailaren 25ean amaituko da, biak barne.
  2. Ikastegiek edo Ikastegi-sekzioek  Arabako Campuseko Errektoreordetzari eskariak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 28an hasi eta martxoaren 11n amaituko da, biak barne.