CAMPUSEKO IRAGANA, ORAINA ETA ETORKIZUNA
Orain arte...
;Jarduerak | Emaitzak |
---|---|
Ingurumena Kudeatzeko Plan Estrategikoa (pdf, 75 Kb) | Ingurumena hobetzeko jarduerak hauteman eta lehentasuna eman zaie. |
Panel fotovoltaikoak instalatzea, Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE/EVE) adostutako Hitzarmenaren esparruan:<
|
Energia eraginkortasuna hobetu da, energia berriztagarriak erabili baitira. |
"CAMPUS BIZIA" ekimena: berrerabiltzeko katiluak banatu zaizkie irakasleei eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonalari (AZP), kafe-makinetan erabil ditzaten. | Hondakinak murriztu dira (erabili eta botatzeko plastikozko edalontziak gutxitu dira). |
EKOSCAN ziurtagiria (IHOBEren zerbitzua, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa), Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan (IITUE). | Eskola horretako legeak eta ingurumen kontuekin lotutako jarrera hobetu dira. |
Campuserako Irisgarritasunari buruzko ikerketa (Mugikortasun Iraunkorra) |
Ikerketa hainbat erakundeei aurkeztu, eta guztien artean hobetzeko neurriak garatu dira. Bizikletentzako aparkalekuak nabarmen gehitu dira. |
Ikastetxeetan, plastikoa biltzeko edukiontzi horiak jartzea (gehienak, kafe-makinen eta edari-makinen alboan kokatu dira). | Hondakinen gaikako bilketa areagotu da. |
Ikastetxeetan, papera biltzeko edukiontziak jartzea. | |
Campusean kokatutako gaikako bilketarako udalaren edukiontziak identifikatzea (pdf, 10 Kb) | |
Gune komunetako (korridoreak, zerbitzuak) argiztapena kontrolatzeko, presentziaren bolumetria-detektagailuak, pixkanaka-pixkanaka, instalatzea. | Energia %75 aurreztu da. |
Eta onena, azkenerako...
Gure azken jarduera nabarmenena:
La construcción del Ikerkuntza eta Ikasketa Aurreratuen Gunea (IIAG) eraikitzea (pdf, 1,32 Mb). Energia berriztagarriak erabiltzen ditu eta domotika irtenbideak ditu, energia eraginkortasunaren eta garapen iraunkorraren aldeko apustu garbia.
Instalazioa | Deskribapena | Hobekuntzak |
---|---|---|
Truke geotermiko bidezko klimatizazio-sistema (beroa eta hotza). Lurpean ura higiaraziz, lurrean bildutako energia hautematen duen sistema berria da eta helburu du energia-kontsumoa murriztea |
|
300.000 kWh/urtea energia geotermikoa hauteman da. Ondorioz, klima-aldaketa eragiten duten 120 tona Berotegi Efektuko Gas (BEG) isurtzea ekidingo da. Baliokidetasuna: 120 tona BEG, gutxi gorabehera, 1 milioi kilometro bidaiatzean sortutakoen parekoa da. Hau da, urteko egun guztietan Gasteiz > Donostia > Gasteiz joan-etorria egiten duten 13 autok isuritakoa. |
Eguzki-energia biltzeko sistema | Eraikinean bertan kontsumitzeko, energia elektrikoa sortzeko 432 panel fotovoltaiko polikristalino |
Funtzio bikoitza: Energia berriztagarrien bidez, 107.000 kWh/urtea sortzea. Ondorioz, klima-aldaketa eragiten duten 43 tona Berotegi Efektuko Gas (BEG) isurtzea ekidingo da. Baliokidetasuna: Hau da, urteko egun guztietan Gasteiz > Donostia > Gasteiz joan-etorria egiten duten 5 autok isuritakoa. Plakek estaldura bikoitza gisa jokatuko dute eta eraikinari itzalpean mantenduko dute hilabete beroenetan. |
Domotika |
|
Energia-eraginkortasuna etengabe hobetzea eta bermatzea, hainbat instalazio denbora errealean, erregulatuta. Erabiltzaileek argiaren eta tenperaturaren baldintza onenez gozatuko dute. |
A energia-kalifikazioa (altuena, CADEM zentroak ziurtatua) du eraikinak eta sistema horiek ez dituen antzeko eraikin batek baino %41,4 energia aurrezten du (nahiz eta antzeko eraikin horrek indarrean dauden legeak zorrotz bete).
Halaber, Solar 2009 Saria jaso du eraikin horren proiektuak, EUROSOLAR (Energia Berriztagarrien aldeko Europako Elkartea) elkartearen eskutik.