Estilo liburua

Zortzi urte iragan dira Argitalpen Zerbitzuaren lehendabiziko Estilo Liburua argitara atera zenetik. Denbora guzti honetan, modu batean edo bestean, liburu eta aldizkariak argitaratzen diharduten pertsonek oso izan dituzte kontuan lehendabiziko edizio hartan adierazitako ekintza ildoak.

2009ko Estilo Liburu honekin, gure unibertsitateak apustu sendoa egin zuen egileen ahalegina balioztatzen, UPV/EHUren argitalpenak kalitate maila gorenetara jartzera bideratutako mekanismoak argitalpen prozesuan sartuko badira. Honen lekuko dira argitara atera beharreko originalak hautatzeko baldintza zurrunak, kanpokoen ebaluazioak eta argitalpen prozesuen normalizazioa. Lan iraunkor eta zorrotz honek emaitzak ekarri ditu. Hauetan azkena da gure sail eta bildumek Academic Publishing Quality (APQ) edizio akademikoaren kalitatezko zigilua lortu dutela, beren lehenengo edizioan. Aintzatespenok
pizgarri dira argitalpen kalitatea hobetzeko prozesuan aurrera egiteko bidean.

Bide honetan, Estilo Liburuaren edizio berri hau aurkeztu nahi dugu, Argitalpen Kontseiluaren azken bileran lortu diren akordioek eratorritako zenbait aldaketa eta artikuluetan sartutako beste aldaketa batzuk jaso dira, edukia aldatu gabe, bertako edukien argitzen laguntzen duten aldaketak.

Leioan, 2017ko azaroaren 1ean.
Jon Zarate Sesma
Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea