Filologia eta Hizkuntzalaritza seriea

Filologia eta Hizkuntzalaritza seriea

Serie de Filología y Lingüística

1. Seriearen ildoa

Filologia eta Hizkuntzalaritza serieak bi jakintza horien gainean aztertzen eta ikertzen dituzten liburu originalak argitaratzen ditu. Bertan, beren interes zientifikoa frogatu duten lanak agertuko dira, egile bakarrarenak zein taldean eginak izan, betiere gai bakoitzean adituak diren autoreek idatziak. Beraz, serie honetan, besteak beste, ondoko gai hauei buruzko lanak sartzen dira: hizkuntzalaritza sinkronikoa eta diakronikoa, teorikoa zein aplikatua, literatur kritika, literaturaren historia, testuen edizio filologikoa, dialektologia eta hizkuntz tipologia. Serie honek ez du aldizkakotasun erregularrik, baina ahalegin guztiak egiten dira urtean bi liburu kaleratzeko.

2. Hasiera data

1998. urtea

3. Zuzendaritza

Gidor Bilbao Telletxea (Bermeo, 1965)

Filologia Klasikoan doktorea. UPV/EHUko Letren Fakultateko irakaslea. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeko kidea. Euskaltzain urgazlea. Uztaro aldizkariaren zuzendaria.

Latina, latin-literatura eta itzultzaileentzako informazio- eta dokumentazio-lana irakatsi ditu graduetan, eta euskal testu zaharren edizioa master mailan.

Letren Fakultateko idazkari eta dekanorde izan da; baita UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren zuzendari eta UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreorde ere. Mikel Laboa Katedra abiarazten lagundu du. UEUko argitalpengintzan ere egiten du bere ekarpena.

Informazio gehiago -->

4. Aholku batzordea

4.1. Kideak

Gidor Bilbao Telletxea. Latindar Filologiako Irakasle Titularra (Ikasketa Klasikoak Saila, UPV/EHU)
Carlos Cid Abasolo. Euskal Filologiako Irakasle Titularra (Departamento de Filología Románica, Filología Eslava y Lingüística General, Universidad Complutense de Madrid)
Ricardo Etxepare. CNRSko Directeur de recherche (IKER UMR 5478, Baiona)
Joseba Gabilondo Alberdi. Associate Professor, 19th/20th Peninsular Studies (Romance and Clasical Studies Department, Michigan State University)
Miren Lourdes Oñederra Olaizola. Euskal Filologiako Katedraduna (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketa Saila, UPV/EHU)  
Lola Pons Rodríguez. Espainiar Hizkuntzako Irakasle Titularra (Departamento de Lengua Española, Lingüística y Teoría de la Literatura, Universidad de Sevilla)

4.2. Eginkizunak

Seriearen Aholku Batzordea serie horretako zuzendariak aholkuak jaso eta kontsultak egiteko organo bat da.

Batzordearen eginkizun nagusia da seriearen kalitatea hobetzeko aholkuak ematea eta kanpoko ebaluatzaileak proposatzea. Ez dute eginkizunik beteko kanpoko ebaluatzaile gisa, ez bada, gai baten gainean duten jakintzagatik, haien irizpenak ezinbestekoak direla.

5. Originalak bidaltzeko jarraibideak

Originalak Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzara bidaliko dira (argitaletxea.erregistroa@ehu.eus), eta haiekin batera lan bat seriean argitaratzeko eskaera orria, behar bezala beteta.

Originalak egileen datuak sartu gabe aurkeztuko dira, euskarri elektronikoan dauden bi kopia emanez: bata PDF formatuan eta bestea editatzeko formatu batean (DOC/ODT/RTF). Argitalpen Zerbitzuak lanaren paperezko kopia bat eska dezake, egoki joz gero.

Lan argitaragabeak izan beharko dira, eta ikerketa original baten ondorioz idatziak. Testu-edizioek sarrera bat eta ohar-aparatu bat izan beharko dituzte. Talde-lanek formatu bateratua izan beharko dute (izenburuak, aipuak, bibliografia, etab.).

Testuak erabat amaituta aurkeztuko dira (idazkuntza, oharrak, bibliografia, aurkibideak, ilustrazioak, etab.) eta, behar izanez gero, erreprodukzio baimenak izango dituzte.

Edozein kasutan, jatorrizko lanak EHUren Argitalpen Zerbitzuaren Argitalpenen Eskuliburuaren I. eranskineko arauak bete beharko ditu.

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Originalak aurkezteko eta ebaluatzeko prozesuan zehaztasun eta gardentasun printzipioak eta ebaluatzaileen anonimatua bermatzeko printzipioa aplikatuko dira, eta parekoen ebaluaziorako itsu bikoitzeko prozedura erabiliko da.

Honako pauso hauek beteko ditu ebaluazio prozesuak:

  • Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak lanaren egokitasunari buruzko lehenengo analisia egingo du, betiere aurrez seriearen zuzendariari kontsulta eginda.
  • Lehenengo iragazki hori pasatuta, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak eta seriearen zuzendariak, Aholku Batzordeari kontsulta eginda, kanpoko bi ebaluatzaile aukeratuko dituzte kasuan kasuko gaian adituak direnen artetik. Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak berrikusleei eskatuko die, jatorrizko lana bidali zaienetik, haien txostena hirurogei eguneko epean bidaltzeko.
  • Kanpoko ebaluazio txostenak ikusita, eta Aholku Batzordeari kontsulta egin ondoren, seriearen zuzendariak erabakiko du lana argitaratzea onartu ala ez:
    • Aldeko bi txosten egonez gero lana argitaratzea gomendatuko da, nahiz eta aldaketa batzuen premia izan, kanpoko ebaluatzaileen txostenetan jasotako iradokizun eta aholkuen arabera.
    • Kontrako bi txosten egonez gero, lana ez argitaratzea gomendatuko da.
    • Aldeko txosten bat eta kontrako txosten bat egonez gero, hirugarren ebaluazio txosten bat eskatu ahalko da.

Behin ebaluatze prozesua amaituta, seriearen zuzendariak egileari jakinaraziko dio, posta elektronikoz, arrazoiak emanez eta egindako ebaluazioak kontuan hartuta, eskuizkribua onartu den ala ez, bai eta, onartuz gero, zuzentzeko proposamenak ere, halakorik balego.

Lanak zuzenketarik behar izanez gero, zuzenketok Argitalpen Zerbitzuko zuzendariari bidaliko zaizkio posta elektronikoz, zuzenketen berri jaso denetik gehienez ere hogeita hamar eguneko epean. Egileek berriro bidaliko dute eskuizkribua, zuzenketak eginda eta horiek argi eta garbi adierazita.

7. Serie honetako tituluak