Jarduera osagarriak eta tailerrak, kredituak aitortzeko baliagarri izan daitezkeenak (2019-2020)

IZENA EMATEKO FORMULARIOA 1.1, 1.2 eta 1.5.2 jardueretarako

 

1.1. BIENALEKO GUNEAK INSTALATZEA

Euskadiko Arkitektura Institutuan (EAI) instalazioak jartzea eta kentzea, ikastegiko eskolak han emateko. EAIn instalazioak jarri eta kentzeko lanak izango dira geletako altzariak kargatzea eta deskargatzea eta institutuan antolatzea.

Altzariak jarri eta kentzeko, gutxien dela 12 ikasle behar dira.

Muntatze-lanak urriaren 19an, larunbatean, egingo dira 09:00etatik 14:00etara.

Gauzak kentzeko eguna aurrerago zehaztuko da.

EAIn gauzak jarri eta kentzeko lanak egiteagatik, 0,5  KREDITUAK aitortuko dira.

Jarduera honetan parte hartzeko izena emateko formularioa bete behar duzue 2019ko IRAILAREN 23tik AURRERA.

Izena emateko azken eguna: 2019ko irailaren 30a, astelehena, 12:00ak arte

Onartuen zerrenda: urriaren 4an, ostirala

 

1.2. BIENALEKO ERAKUSKETARAKO BOLUNTARIOAK Sistemen diseinua eta Solar K

Jarduera honetan Bienalak (Sistemen Diseinua eta Solar K) antolatutako erakusketen bisita gidatua egingo da:  San Telmon eta EAIn (Euskadiko Arkitektura Institutua), Sistemen Diseinua, eta Kursaalean, Solar K erakusketa.

Bisitak ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan izango dira 2019ko urriaren 21etik 2020ko urtarrilaren 12ra bitartean.

Bisitak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez izango dira.

Kredituak egindako bisiten arabera aitortuko dira:

  • 1-5 bisita: 0,5 kredituak
  • 6-10 bisita: 1 kredituak
  • 11-15 bisita: 1,5 kredituak

Jarduera honetan parte hartzeko izena emateko formularioa bete behar duzue 2019ko IRAILAREN 23tik AURRERA.

Izena emateko azken eguna: 2019ko irailaren 30a, astelehena, 12:00ak arte

Onartuen zerrenda: urriaren 4a, ostirala

 

1.3. EUSKAL HERRIKO ARKITEKTOEN ELKARGO OFIZIALAREN ERAKUSKETAN ETA JARDUERETAN PARTE HARTZEA

Jarduera honen bidez parte hartuko da “La vivienda transgeneracional” erakusketa interaktiboan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak antolatua.

Jardueraren zehaztasunak (Beste leiho bat zabalduko du)Erakusketa interaktiboa:”Belaunaldietan zeharreko etxebizitza” (pdf ,162 Kb) dokumentuan daude jasota.

Kredituak aitortzeko oinarria izango da 25 orduko parte hartzea.

Jarduera honetan parte hartu nahi izanez gero, agiriaren bukaeran dagoen helbidera joan behar da: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScuqUfzbyNW3QvfFTTO3KJdsYb4WZ3uPqduHHGsV3JTRhor0A/viewform

IZENA EMATEKO EPEA irailaren 30era arte dago zabalik.

(Beste leiho bat zabalduko du)FITXA: ”Belaunaldietan zeharreko etxebizitza” (pdf ,162 Kb)

 

1.4. Arkitektura Bionikoa Workshop TAILERRETAN PARTE HARTZEA

Jarduera hau Paco González Quintial irakasleak antolatzen du, eskolako Fablab-eko koordinatzaileak.

Workshop-aren programa (Beste leiho bat zabalduko du)Taller Arquitectura Biónica (pdf ,900 Kb) dokumentuan jasota dago.

Tailerrean UPV/EHUko Arkitekturako GETko ikasleek hartu ahal izango dute parte, bai eta kanpoko jendeak ere. Tailerrean zuzendari lanak Javier Pioz jaunak egingo ditu, Madrilgo Unibertsitate Publikoko Arkitekturako GETko irakasleak.

30 ikaslek hartu ahal izango dute parte, batez ere azken mailatakoak.

Jarduerak 20 ordu izango ditu, gutxi gorabehera.

Jardueran parte hartzeagatik 1 KREDITUAK aitortuko dira.

Parte hartu nahi baduzue, bidali mezu bat helbide honetara: fablabdonostia@ehu.eus

Honako informazio hau zehaztu beharko da mezuan: izen-abizenak; posta elektronikoko helbidea; telefonoa; maila (irakasgai gehien dituzun maila).

IZENA EMATEKO EPEA IREKITA DAGO

(Beste leiho bat zabalduko du)ARQUITECTURA BIÓNICA TAILERRA (pdf ,900 Kb)

 

1.5. ESKOLAK ANTOLAKUTAKO ERAKUSKETAK MUNTATZEA

1.5.1. UPV/EHUko Arkitekturako GETak campusean antolatutako erakusketak muntatzeko lanak

Jarduera hau Carlos Santamaría Zentroan egingo dugun erakusketa bat antolatzeko, muntatzeko eta kentzeko izango da. Erakusketa, gero, Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargora eramango da, eta, ondoren, Bizkaikora.

Bi ikasle aukeratuko dira, eta lehentasuna izango dute azken mailakoek eta laborategiko laser tresnak erabiltzen dakitenek.

25 orduko 1 kreditu aitortuko da.

Parte hartzeko, idatzi helbide honetara: daget.kultura@ehu.eus

Izena emateko azken eguna: 2019ko irailaren 25a, asteazkena, 12:00ak arte

Onartuen zerrenda: irailaren 27an.

1.5.2. UPV/EHUko Arkitekturako GETak eskolan bertan antolatutako erakusketak muntatzeko lanak

Jarduera honetan HOZFONTÁN estudioak egingo duen erakusketa antologikoa muntatzeko eta kentzeko lanak egin behar dira.

Bi ikasle aukeratuko dira estudiokoekin batera lan egiteko.

Jarduera honetan parte hartzeagatik 1 kreditu aitortuko dira.

Jarduera honetan parte hartzeko izena emateko formularioa bete behar duzue 2019ko IRAILAREN 23tik AURRERA.

Izena emateko azken eguna: 2019ko irailaren 30a, astelehena, 12:00ak arte

Onartuen zerrenda: urriaren 4ean, ostirala.

Beste kultur jarduera batzuk ere egongo dira ikasleen parte hartzerako.