Arkitektura Goi Eskola Teknikoa

Albisteak

null

RINUS ROELOFS ESKULTOREAREN BISITA, maiatzaren 30 eta 31an (osteguna eta ostirala)

Lehenengo argitaratze data: 2013/05/28

Imágenes de Rinus Roelofs

RINUS ROELOFS Eskultorea ARKITEKTURA GETan egongo da 2013ko maiatzaren 30 eta 31an (osteguna eta ostirala).

Eskultorea ez ezik, diseinatzaile emankorra da Rinus Roelofs, eta mota guztietako materialetako egitura eta gainazal berriak sortzen ditu. Escher berritzat hartu izan da, eta gaur egun, Janjaap Ruijssenaars arkitektoarekin batera, Moebius bandan inspiratutako 3Dko lehen eraikin inprimatua eraikitzen dihardu.

Rinus Roelofs Rhinoceros eta Grasshopper erabiltzaile sortzaileenetako eta emankorrenetako bat da, eta aitzindaria da elkarrekiko egiturak, kurbadura bikoitzeko gainazalak, elkarri loturiko geruzak dituzten eraikuntzak eta hormigoizko bestelako egitura inprimatuak diseinatzen.

Ezagutu nahi baduzue, maiatzaren 30ean eta 31n, goizez, eskolako hall-ean izango da, 10:00etatik aurrera, pieza batzuk eraikitzeko prestaketak egiten, eta laguntzeko aukera izango duzue.