SICUE

Aurreko deialdiak:

2017-2018

Indarreko deialdia:

2019-2020

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko otsailaren 13tik martxoaren 13era.
Erasmus+ plaza bat lortzen duen ikasleak ezin izango du SICUE programan parte hartu 2019/2020 ikasturtean, plaza honi uko egiten badio ere.

UPV/EHUren Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzaren web orrian SICUE programari buruzko informazio zehatza auki dezakezu, hemen agertzen den informazioaren osagarri. Garrantzitsua da beti bi orrietako edukia kontuan hartzea.

  1. Betekizunak eta mugak
  2. Eskaerak
  3. Norakoak
  4. Hautaketa eta adjudikazioa
  5. Egonaldi luzatzea
  6. Diru-laguntza
  7. Plaza ematen denerako argibideak

1. Betekizunak eta mugak

Mugikortasun programetarako hautaketa irizpideak (pdf, 97 Kb)

Kontuan hartu behar dira UPV/EHUren Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzak parte hartzeko ezarritako betekizunak eta mugak, AGETaren araudiarekin osatuko direnak.

2. Eskaerak

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko otsailaren 13tik martxoaren 13era
  • Eskaerak online formalizatuko dira, GAUR aplikazioaren bidez

Argibideak UPV/EHUren Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzaren web orrian deskarga daitezke.

GAURen, "BESTE AUKERA BATZUK INTERESATZEN ZAIZKIT" atala marka daiteke, ikasleak lehenengo adjudikazio fasean mugikortasun plazarik lortu ezean aurrez ikasleak hautatu gabeko norakoetan hutsik geratu diren plazak eskaini ahal izan dakizkion.

Garrantzitsua da gogoan izatea aukera hau markatu ezean ezin izango direla libre geratu diren hautatu gabeko plazak adjudikatu.

Hizkuntza eskakizuna duen plaza bat aukeratuz gero, beharrezko dokumentazio aurkeztu beharko da Eskolako Idazkaritzan (ikusi 4. Atala "Hizkuntza eskakizunak").

3.  Norakoak

HELBURUKO UNIBERTSITATEAK 2017-2018 (Informatu zaitez GAUR profilaren: UNIBERTSITATE TRUKEA-KONTSULTAK-TRUKEKO MUGIKORTASUNA)

4. Hautaketa eta adjudikazioa

  • Lehenengo adjudikazioaren argitalpen data: 2019ko Martxoak 28
  • Mugikortasun plaza onartzeko edo hari uko egiteko epea: 2019ko martxoak 29tik Apirilak 4
  • Bigarren adjukikazioaren argitalpen data: 2019ko Apirilak 11
  • Mugikortasun plaza onartzeko edo hari uko egiteko epea: 2019ko Apirilak 12-17 

5. Egonaldi luzatzea

Lehenengo lauhilekoan joaten den ikasleak egonaldi luzatzeko aukera izango du, behar adinako aurrerapenarekin eginez gero eta eskolako SICUE koordinatzailearen eta xede unibertsitatearen onespena lortuz gero.

Ikasleak ez du inolako diru-laguntza gehigarririk jasoko egonaldia luzatutakoan. Aintzatespen akademikoa bakarrik lortuko du. Horretarako, konpromiso akademikoa zabaltzeko konpromisoa hartuko du, eta, bere ikastegiko koodinatzailearen argibideei jarraituz eta hark gainbegiratuta, aseguru medikoa kontratatuko du.

6. Diru-laguntzak

Ikaslea arduratuko da laguntza ekonomikoak eskatzeaz.

Honi buruzko informazioa Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzaren web orrian, Diru-laguntzak atalean dago.

Gogorarazten da, laguntzak jasotzeko hautagai izateko, egonaldiko (seihileko bat edo ikasturte osoa) gutxieneko baldintzak bete behar direla.

7. Plaza ematen denerako argibideak

IRAKURRI ARRETAZ ERREKTOREORDETZAREN ARGIBIDEAK

Akordio Akademikoa

Prozedura:

  1. Mugikortasuneko kordinatzailearen laguntzaz ikasturte osoko (1. eta 2. lauhilekoak) irakasgaiak adostea, harrera-unibertsitateko irakasgaien programen arabera.
  2. GAURen grabatzea.
  3. Akordio akademikoaren proposamen osoa inprimatzea, eta, mugikortasuneko koodinatzaileak edo Mugikortasuneko zuzendariordeak proposamena sinatzea eta ondoren Ikasleen Idazkaritzan aurkeztea.
  4. Akordio akademikoaren kopia bat harrera-unibertsitatera bidaltzea, sinatzeko, eta harrera- unibertsitateak sinatutakoan, idazkaritzan entregatzea.

Epea: 2019ko Ekainak 14
Data horretatik aurrera, GAUReko konpromisoa blokeatuta geldituko da aldaketetarako.

Eskolako matrikula

Matrikula automatrikula epean egingo da uztailan.

Harrera Unibertsitatean eta Eskolan egingo dituzun irakasgai GUZTIETAN matrikulatu beharko zara.

Mugikortasun programetarako soilik, ikasleak beheragoko mailetako gainditu gabeko irakasgaietan ez matrikulatzeko aukera izango du, lehenengo mailako irakasgaiak direnean izan ezik.

Akordio aldaketak (justifikatutako kausengatik)

Bigarren lauhilekoaren akordio aldaketak:

  • Harrera unibertsitateko irakasgaien aldaketak onartuko dira bakarrik. Ez da onartuko Arkitektura GETan egindako matrikularen aldaketarik..

Epea:

  • Lehenengo lauhilekoa: 2019ko urriaren 31ra arte
  • Bigarren lauhilekoa: 2020ko martxoaren 27ra arte