XSLaren edukia

Eraikuntzaren Analisia IV

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
2
Kreditu kopurua
3
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3020
Tailerra1015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Jarraian azaltzen diren gaitasunak M02_Oinarrizko Teknikoa deritzon moduluan jasotzen diren gaitasun orokorretan oinarrituak daude.



BERARIAZKO GAITASUNAK



- Eraikuntza edo elementu arkitektoniko bat osatzeko beharrezkoak diren elementuen azterketa, baita sorkuntza, eta oinarrizko kalkulu eta diseinua egiteko gaitasuna (M02CM01/2)

- Arau Teknikoak eta Konstruktiboak ulertu eta aplikatzeko gaitasuna (M02CM03)

- Eraikitako elementuen iraunkortasuna bermatuko duen diseinuak sortzeko gaitasuna (M02CM04)

- Eraikuntzako materialen ezaugarri orokorren oinarrizko ezagutza, plastikotasun, elastikotasun eta erresistentzia kontzeptuak menperatuz eta ekoizpen, erabilera eta patologiak ulertuz. (M02CM05)

- Eraikin baten diseinu eta eraikuntzak suposatzen duen ardurari buruzko oinarriko ezaguerak (M02CM06)



IRAKASGAIA IKASTERAREN EMAITZAK



Ikasgaia egin ondoren ikasleak material ohikoenen jatorria, aniztasuna eta eraikuntzan duten aplikazioa ezagutuko ditu. Bestalde, eraikina osatzen duten elementu eta sistemak antzemateko gai izango da eta beraien funtzioa eta bateragarritasuna definitzeko trebetasuna izango du. Gainera, eraikinaren erabilera eta tipologiara moldatzen diren material eta sistemak proposatzeko ahalmena izango du.

Oinarrian, ikasleak eraikuntza eta arkitekturaren arteko erlazioa ezagutuko du, eraikuntza sistemek eraikinak nola definitzen dituzten ulertuaz.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA



Lauhileko honi dagokion gaitegia ondoren aurkezten dena da. Hala ere, Eraikuntza Analisia III emandakoarekin uztartuko denez, hurrenkeran nahiz edukietan aldaketak eman daitezke.



 T.01. Sarrera. Materialen erabilera egitura nahiz itxituran. Egitura motak.

 T.02. Zura

 T.03. Metalak

 T.04. Beira

 T.05. Plastikoak



PROGRAMA PRAKTIKOA



IP. Ikasturteko praktika: eraikin baten eraikuntza analisia, taldeka landu beharrekoa, eskolako ordutatik kanpo

KA. Klaseko ariketak: teorian landutako gaiekin lotutako praktikak dira, eskola orduetan egitekoak



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaian, klase teorikoak gelan egin beharreko ariketekin nahiz eskolaz kanpo egin beharreko praktikekin konbinatzen dira. Teoria klaseak ordubeteko iraupena izango dute gehienik, eta proiekzio edo arbeleko eskemen bidez lagunduak egongo dira. Erabilitako irakaskuntza materiala e.gela plataformara igoko da klasean azaldu ahala.

Eskola-ordutan egiten diren praktikak aste bakoitzeko teoriarekin zuzenki lotuak egongo dira. Gehienetan taldean garatuko dira, ikaskuntzako metodologia aktiboak erabiliz, talde lan kooperatiboa eta autonomia bultzatzeko asmoz.

Eskolaz kanpo egin beharreko praktikak, luzeagoak izango dira. Irakasleak jarraipena egingo du, hiru astero dauden praktika orduetan nahiz tutoretzatan.

Ekintza guztiek ebaluazioa jarrai bat izango dute; ikasleek praktika bakoitzaren zuzenketak eta kalifikazioak jasoko dituzte arrazoizko epe batean e.gela plataforma bidez.



EGOERA EZ PRESENTZIALERAKO METODOLOGIA

Irakaskuntza presentziala eten beharko balitz, ikasgaiaren antolaketa neurri handi batean mantenduko litzateke. Klase teorikoak, eskolako ariketak eta praktikak bere horretan egingo lirateke. Horretarako, aurrez aurrekoak ziren ekintzak baliabide birtualetara egokituko lirateke, e.gelako tresnak eta Blackboard Collaborate erabiliz.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Espresuki azken proba bidezko ebaluazioa eskatu ezean, ikasleen ebaluazio jarraitua egingo da, hau da, ikasleak klaseetara etortzea eta parte hartzea oinarrizkoa da.

Ebaluazio jarraian proposatzen diren ekintzak bi multzotan bereiz daitezke: gelako ariketak, eskola orduetan bertan egingo dira eta gehienetan taldeka; eta praktika nagusiak, taldeka burutuko dira baita baina eskolako orduz kanpoko lana eskatuko dute.

Ebaluazio jarraituan baloratua izateko ikasleak honako gutxiengo baldintzak bete beharko ditu:

- klaseko ariketen %80 dagokion egunean entregatu

- gelen ariketen bataz-besteko nota gainditua izan

- kurtsoko azken entrega garaiz egin

Kasu horretan, ebaluazio jarraituaren kalifikazioarako ponderazioa:

- %20 Klaseko ariketak (batezbestekoa egin ahal izateko gutxiengo nota: 5)

- %20 Azterketa teorikoa (batezbestekoa egin ahal izateko gutxiengo nota: 5)

- %60 Kurtsoko praktika (batezbestekoa egin ahal izateko gutxiengo nota: 5)

Azterketa teorikoa edo praktika gainditzen ez dituen ikasleak ikasgaia Ez gainditua izango du, gainditu gabeko ataleko kalifikazioarekin.



Azterketara ez aurkezteak, klaseko ariketak egin eta kurtsoko praktika entregatu izan arren, deialdiari uko egitea suposatuko du Ez aurkeztua bezala kalifikatuz.



EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA



Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiteko eskubidea du, beti ere, lauhilekoko 9. astea baino lehen irakasleari idatziz jakinarazten badio. Horrela, ikasleak azken proba bidez ebaluatua izateko aukera izango du. Egun horretarako kurtsoko praktika entregatuko du bakarka egina.

Azken proba bidezko ebaluazioaren ponderazioa:

- %60 Azterketa teorikoa + praktikoa (gainditzeko gutxiengo nota: 5)

- %40 Kurtsoko praktika (gainditzeko gutxiengo nota: 5)

Azterketa edo praktika gainditzen ez dituen ikasleak ikasgaia Ez gainditua izango du, gainditu gabeko ataleko kalifikazioarekin.

Azterketara ez aurkezteak eta kurtsoko praktika ez entregatzeak deialdiari uko egitea suposatuko du Ez aurkeztua bezala kalifikatuz. Bitariko bat eginez gero ordea, ikasgaia ez gainditua izango da, dagokion batezbesteko notarekin.



EGOERA EZ PRESENTZIALERAKO EBALUAZIO SISTEMA

Arrazoi sanitarioak edo bestelakoak medio, ebaluazioa ez presentziala egin beharko balitz, aurrez aipatutako ponderazio mantenduko litzateke, proba idatzia baliabide birtualetara moldatuz.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak emandako dokumentazioa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Alcalde Peceros, Francisco, Banco de detalles arquitectónicos, Marsay ediciones, 2002.

- Allen, Edward, Cómo funciona un edificio: principios elementales. 1ª ed. Barcelona, G. Gili, 2017.

- Arcos Molina, Juan, Los materiales básicos de la construcción, Sevilla, PROGENSA, 1995.

- Ching, Francis D. K; Adams, Cassandra, Guía de construcción Ilustrada, 3a ed. México: Limusa-Wiley, 2004.

- Chudley, R.; Greeno, Roger, Manual de construcción de edificios, 3ª ed., Barcelona, G. Gili, 2013, (disponible on-line)

- Deplazes, Andrea, Construir la arquitectura: del material en bruto al edificio: un manual, Barcelona, G. Gili, 2010.

- Gordon, James Edward, Estructuras o por qué las cosas no se caen, 2ª ed, Madrid, Calamar, 2004.

- Hegger, Manfred, Construction Materials Manual, Basel, Birkhäuser, 2006.

- Paricio, Ignacio, Vocabulario de arquitectura y construcción, 1ª ed., Barcelona, Bisagra, 1999.

- Paricio, Ignacio, La construcción de la arquitectura: 1. Las técnicas, 2. Los elementos, 3. La composición ITEC, 1996.

- Gonzalez, José Luis; Casals, Albert; Falcones, Alejandro (et al.), Claves del construir arquitectónico, Tomo I. Principios, Tomo II. Elementos del exterior, la estructura y la compartimentación, Tomo III. Elementos de las instalaciones y la envolvente, Barcelona, G. Gili, 1997.

- Sastre Sastre, Ramón; Muñoz Salinas, Francisco, Propiedades de los materiales y elementos de construcción, Edicions UPC, 2010 (disponible on-line).

- Torroja Miret, Eduardo, CSIC, Razón y ser de los tipos estructurales. 7ª ed. Madrid, Instituto de Ciencias de la Cosntrucción Eduardo Torroja, 1991.



Gehiago sakontzeko bibliografia

- Castagno, Andrea, Intelligent Glass Façades : material, practicce, design, Basel, Birkhäuser ; 1999.
- Ford, Edward R., The Details of Modern Architecture, vol. 1 y 2, Cambridge, Massachusetts, MIT Press, 1990.
- Kaufmann, H.; Krötsch, S.; Winter, S., Manual of Multi-Storey Timber Construction, Edition Detail, 2018.
- Paricio, Ignacio, La protección solar, Barcelona, Bisagra, 1997.
- Paricio, Ignacio, Las claraboyas, Barcelona, Bisagra, 1999.
- Paricio, Ignacio, El vidrio estructural, Barcelona, Bisagra, 2000.
- Regalado Tesoro, Florentino, Los forjados de los edificios: pasado, presente y futuro, Alicante, CYPE Ingenieros, 1999.
- Sánchez-Ostiz Gutiérrez, Ana, Cerramientos de edificios. Cubiertas, 2ª ed., Madrid, CIE Dossat 2000, 2007.
- Schittich, Christian (ed.), En detail: Pieles nuevas: conceptos, capas, materiales, München, Detail, 2003.
- Ulrich Knaack, Façades: principles of construction, Basel, Birkhäuser ; 2007. (disponible on-line)
- Urbán Brotóns, Pascual, Construcción de estructuras de madera, ECU, 2013. (disponible on-line)
- Urbán Brotóns, Pascual, Construcción de estructuras metálicas, ECU, 2013. (disponible on-line)

Arautegia
Código Técnico de la Edificación
EAE. Instrucción del acero estructural
NCSE-02, Norma de construcción Sismorresistente: Parte general y edificación.


Aldizkariak

Tectónica.
Detail

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AZCONA URIBE, LEIRE
  • LIZUNDIA URANGA, IÑIGO
  • LUENGAS CARREÑO, DANIEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

14:30-17:30

19-20

14:30-17:30

22-23

14:30-17:30

25-26

14:30-17:30

29-30

14:30-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 3.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 3.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 3.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 3.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 3.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.

16 Tailerra-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:00-17:30

21-21

15:00-17:30

24-24

15:00-17:30

27-27

15:00-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 3.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 3.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 3.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 3.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.

16 Tailerra-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

17:30-20:00

21-21

17:30-20:00

24-24

17:30-20:00

27-27

17:30-20:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 3.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 3.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 3.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 3.2 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

14:30-17:30

19-20

14:30-17:30

22-23

14:30-17:30

25-26

14:30-17:30

29-30

14:30-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.

46 Tailerra-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

14:30-17:00

21-21

14:30-17:00

24-24

14:30-17:00

27-27

14:30-17:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.

46 Tailerra-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

17:00-19:30

21-21

17:00-19:30

24-24

17:00-19:30

27-27

17:00-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.
  • A 1.1 - ARKITEKTURARAKO G.E.T.