Programa-Buddy

Truke ikasleei laguntzeko BUDDY programa

Sarrera

Irudia

Programa hau Fakultatearen beraren ekimena da. Helburua programa ezberdinen bidez heltzen zaizkigun ikasleei Fakultatean eta gure kulturan integratzen laguntzea da. Horretarako, lan hau boluntarioki egin nahi duten ikasleak eskatzen ditugu.

Buddiak UPV/EHUko graduko ikasleak dira, eta esperientzia, ekimen pertsonal edo laguntasunagatik, iritsi berriei hirian eta campusean orientatzen lagundu nahi diete.

Ekimen honen bidez, etorkizunean trukea egin nahi duten ikasleek, eurek joan nahi luketen unibertsitateko ikasleren bat ezagutzeko aukera daukate, eta hori lagungarria izan ahal zaie etorkizuneko egonaldirako. Era berean, aukera izango dute norako unibertsitateko hizkuntza lantzeko eta hango kultura eta bizimoduaz zerbait ikasteko. Buddy programan parte hartzeak + 0.5 puntu ematen ditu, geroago mugikortasun programetan plaza eskatzeko.

"BUDDY" ikaslearen eginkizunak

  • Atzerriko ikaslearekin jarriko da harremanetan, posta elektronikoaren bidez, hona etorri aurretik, UPV/EHUn izango duen ciceronea izango dela adieraziz.
  • Hitzordua egingo du atzerriko ikaslearekin iritsi bezain pronto (autobus geltokian, hiriko tokiren batean edo campusean) lekartzakeen galderak erantzuteko eta Bilbon egin beharreko lehendabiziko egunetan laguntzeko, ahal bada hiria erakutsiko diolarik.
  • Help Centre-ra (Liburutegian Eraikina 2º Leioa) eraman eta erakutsiko dio, bertan laguntzen baitzaie bisitariei alojamendua aurkitzen eta UPV/EHUk atzerritarrentzat prestatutako hizkuntza ikastaroetan izena eman eta hauen datari buruzko informazioa ematen.
  • Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako Dekanordetzara lagunduko du. Bisitariek etorreraren berri eman beharko dute eta dekanotzan sinatu eta zigilatuko zaie "Arrival Certificate" agiria.
  • Fakultatea erakutsiko dio atzerriko ikasleari (biblioteka, kafetegia, ordenagailu aretoak, fotokopiak, kirol zerbitzua...)
  • Laguntza eskainiko dio atzerriko ikasleari irakasgaiak hautatzen eta aplikazio informatikoak (GAUR eta Egela) nola erabili ikasten.

Ez ahaztu enplegu-deialdietan edo praktiketan parte hartu izanaren ziurtagiria aurkeztea; izan ere, nazioartean, erakundeek eta enpresek oso positibotzat jotzen dute beren hautagaiek boluntariotza, altruismo edo eduki sozialeko ekintzetan parte hartu izana.

Krediturik nola lortu

Hiru kreditu lor ditzakezu buddy izateagatik

Unibertsitateko araudiaren arabera, Buddy programan parte hartzearen truke, 3 kreditu arte lor ditzakezu.

Hona hemen baliokidetasuna: Kreditu bakoitza eskuratzeko, 30 orduko lana egiaztatu behar dira.

Kredituak lortzeko jardunbidea

  • Zure bisitatzaileak eman ahal duzun denbora baieztatuz.
  • Guk agiri bat egingo dugu, errektoreordeak sinatzeko; agiria, fakultatearen idazkaritzan entregatu beharko dituzu, haiek ezarritako epean eta moduan, kredituak eskuratzeko.

Deialdia

Eskaera-epea, maiatzean (abuztuan-irailean iristen diren ikasleei harrera egiteko) eta azaroan (urtarrilean-otsailean iristen direnei harrera egiteko)  zabaltzen da. Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako Dekanordetzak mezu bat bidaltzen du @ikasle.ehu.eus helbidera, betetzeko epea adierazteko. Parte hartu nahi baduzu, eskaria bete dezakezu horretarako adierazten diren epeetan.

Izena-ematea. Web formularioa

Formularioa

Web formularioa: BUDDY

null
null
null
null
null
Gradua
null
Maila
null
null
Aurretik buddy izan zara?
null
Ingeles maila
Frantsez maila
Aleman maila
Esatekorik (hizkuntza titulorik daukazun, herrialde jakin bateko bisitaria nahi duzun…)
Esatekorik (hizkuntza titulorik daukazun, herrialde jakin bateko bisitaria nahi duzun…)