Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa

Aurkezpena

Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa izeneko unibertsitate masterra arteen arloan dagoen eskariei erantzutera dator, hau da, goi mailako prestakuntza, espezializatu eta diziplinarteko bat eskatzen duten eskariei erantzutera. Arte horiek teknologia berriak baliatzen dituzte, zehatzago esanda ondoko arloak erabiltzen dituzte: argazkigintzarena, ikus-entzunezkoena, arte soinudunarena eta performance eta elkarrekintzarekin lotutako praktikena.

Masterrak baditu Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak, baita ere, Espainiako beste unibertsitateetako irakasle eta ikertzaileak eta sektoreko profesionalak eta artistak.

Informazio gehiago: http://masteractp.com

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).