VISION_GENERAL

Ikuspegi orokorra

"Autonomia eta tratu onak" (EDUBUTIC) taldea bertako zenbait kidek XX. mendeko azken hamarkadan eta XXI. mendeko lehen hamarkadan elkarlanean egindako ikerketa-lanak batzearen emaitza izan da.

Taldekideek gizarte- eta hezkuntza-ikerketari begira hartutako zenbait orientazio biltzen dira, beraz, talde barruan: hezkuntzako esku-hartzea balioen hezkuntzan, esku-hartzea familia-hezkuntzako proiektuetan, familia-eskola harremanak, hezkuntza soziopertsonala eta hezkuntza formaleko curriculumean testuliburuen analisiaren bidez lantzen diren bizikidetzarako eta herritartasunerako gaitasunak.

Taldea UPV/EHUko bi sail hauetako pertsonek osatzen dute: Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Sailekoek eta Gizarte Zientzien Didaktika Sailekoek.