Berriak

AZPko lan-poltsak. Hobespenak zehazteko epea

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/18

2018ko apirilaren 20tik maiatzaren 4ra, biak barne, lan poltsetako kideek zehaztu ahal izango dituzte haien aukerak

Interesdunek Lan Eskaintzen Atarian zehaztu ahal izango dituzte prozedura honetan adierazitako aukerak. Horretarako, saioa hasi behar dute beren erabiltzailea (NANa, letra eta guzti) eta pasahitza sartuta, honako esteka honetan:

https://gestion-enplegu.ehu.es/jobsite_g/euskera/generico_login.jsp

Behin saioa hasita "Zure eskariak" atalean sartu behar da. Lan eskaintzetarako hobespenak zehazteko sakatu behar da  lan poltsa bakoitzaren eskuinean dagoen gezi berdea.

Aukerak nahi adina aldiz aldatu ahal izango dira epearen barruan, baina 2018ko maiatzaren 4ko 24:00ak baino lehen gordetzen diren azkenak baino ez dira baliozkoak izango.