BASQUE CULTURE ostatua

Non ostatatu erabakitzea garrantzitsua da. Zenbait aukera dugu, hartu hobekien datorkizuna.

Olarain ostatua, Basque Culture tarifa bereziarekin:

Olarainen ostatu hartzeko tarifa berezia eskaintzen dizugu: banako logela, 66,90 euro gaueko (BEZa barne,) edo binako logela, 94,05 eurotik aurrera logelako eta gaueko (BEZa barne), 2017ko uztailaren 2an sartuta eta 2017ko uztailaren 15ean aterata. Adierazitako epeetatik kanpo ere egin ahal izango dira check in-a eta check out-a, betiere plaza libreak badaude.

Gela guztiak kanpo aldera begirakoak dira eta bainua, berogailua, idazmahaia eta dohaineko WiFi lotunea dauzkate.

Prezioak gosaria barne hartzen du.

Garrantzitsua: erreserba apirilaren 29a baino lehenago egin behar da. Hortik aurrera, plaza librerik geratzen den kontsultatu beharko da.

Erreserbatzeko prozedura:

  1. Izena emateko orria betetzean, Olarain ostatua aukeratu duzun eta banako edo binako logela nahi duzun adierazi behar duzu. Mezu elektroniko batek sustapen kodea berretsiko dizu, eta kode hori sartu beharko duzu erreserba egitean.
  2. Erreserba ezazu logela Olarainen webgunean apirilaren 29a baino lehen. Sar zaitez orrialde nagusiko Ostatua atalean, aukeratu datak eta sartu Basque Culture tarifa berezia eskuratzeko eman dizugun sustapen kodea. Libre dauden logelak eta dagokien tarifa agertuko zaizkizu: hautatu ondoena datorkizuna!

Erreserba formalizatzeko, Olarainek kreditu txartel baten zenbakia eskatuko dizu berme gisa, baina ordainketa hotelean bertan egingo da.

Olarainek xedatzen du erreserbak ezeztatzeko politika:

  • Erreserbak kargurik gabe ezezta daitezke heldu baino 7 egun lehenagora arte.
  • Erreserba heldu aurreko zazpi (7) egunen barruan ezeztatzen baduzu edo bertaratzen ez bazara, gau bati (1) dagokion zenbatekoa zordunduko zaizu kreditu txartelean.

 

Kokapena: Olarain hotela Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen campusean kokatzen da, Ondarreta pasealekuko 24.ean, Ondarreta hondartzatik 300 bat metrotara eta Donostiako gune historikotik eta Kontxa badia ospetsutik bi kilometrotara baino gutxiago.

Nola iritsi?: 5, 25,33 eta 45. autobusak ostatutik 300 bat metrotara geratzen dira, hiriaren erdigunera joan eta etortzeko.

 

Ostatua zeuk bilatuko duzu:

Erabaki baduzu ostatua zuek bilatuko duzula, begiratu ondoren jartzen dizugun informazioa, baliagarri izan daiteke eta:

Oharra: Donostia hiri turistikoa da, udan milaka bisitari hartu ohi dituena. Ostatua zeure kabuz bilatzeko erabakia hartuz gero, komeni da aurrekotasun nahikoaz egin dezazula,