Iritsiera eta harrera

Edozein zalantza baduzu, jarri harremanetan gurekin, baina lehenago irakurri honako orri hau, zalantza asko hemen argituko baituzu!

Kontsulta egin ahal uzu web gunean eskura jarri dizugun HandBook-a (pdf, 4,38 Mb), egonaldia xehetasun handiagoz prestatuko baduzu.

Nola iritsi?

Hegazkinez:

  • Interesgarri izan dakizuke: Madrileko aireportutik (Barajas, 4. terminaletik), autobusak abiatzen dira Donostiara zuzenean (iraupena: 5:30 o.).
  • 100 bat kilometroren erradioan, Donostiak hiru aireportu ditu, horietatik bi, nazioartekoak.
    • Donostiak badu aireportua hiriaren erdigunetik 20 bat kilometrotara, bertatik Madril eta Bartzelonara joan zaitezke beste hegaldiekin lotzeko.
    • 100 kilometrotara Bilboko aireportua da, Europa osorako hegaldiak dituena; eta, 40 kilometrotara, Miarritzekoa. Frantziako eta nazioarteko eta low-costeko konpainiak aritzen dira bertan.

Trenez:

  • RENFE
    RENFE tren konpainiak ibilbide luzeko zein aldiriko tren zerbitzuak eskaintzen ditu.
    Hiri erdian kokatuta, Donostiako tren geltokiak, Norteko geltokia esaten zaio eta Espainiako hiri askorekin du lotura, besteak beste Madrilekin eta Bartzelonarekin. Nazioarteko helmugak ere baditu, hala nola Paris eta Lisboa.
    Donostiara sartu eta irteteak askoz ere bizkorragoak izango dira abiadura handiko tren berriari esker, etorkizun laburrean hiria beste zenbait norakorekin lotuko dituena.
  • EUSKO TREN
    Hiriak, gainera, Eusko Tren du. Trenbide estuko sare bat da, Donostia Bilborekin eta Euskal Kostaldeko hainbat hirirekin —Zarautzekin, esaterako— lotzen duena. Hendaia (Frantzia) eta SNCF, Frantziako trenbide zerbitzua, Lasarterekin lotzen duen linea bat ere badu, Donostiatik pasatzen dena. Tren hau "topo" izenaz ezagutzen da.
  • SNCF
    Hendaiako tren geltokiko trenek (SNCF Frantziako trenbide zerbitzua), Paris bezalako munduko hiriburuekin egiten dituzte loturak.

Autobusez:

Donostiako autobus-geltokiak estatu osoko eta Europako hainbat herrialdetako beste hiri batzuekin lotzen du hiria. Geltokia RENFE tren geltokiaren aurrean dago eta instalazio moderno eta erosoak eskaintzen dikzio bidaiariari.

Beste alde batetik, adostu ahal duzu zeure Buddy-rekin berak aireportuan jaso eta ostaturaino iritsi ahal izateko jarraibideak emateko.

Zure ostatua

Olarain Ikastetxe Nagusian ostatu hartzea erabaki baduzu, ez ahaztu zer egunetan eta ordutan iritsiko zaren adierazi behar diguzula, den-dena prest izateko (ikusi "Ostatua" atala).

Ostatua zeure kabuz hartu baduzu, ez ahaztu iritsiera ere bertan jakinarazi beharko duzula. Laguntza behar baduzu zeure ostatua non dagoen jakiteko, jar zaitez gurekin harremanetan.

Lehenengo eguna

Gogoan izan uztailaren 3an, astelehenez, 09.15etan ongi etorri ekitaldia egingo dugula Miramar jauregian, ekitaldiko burua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izango delarik. Aukera izango dugu bertan Basque Culture II. International Summer School parte hartuko duten gainontzeko kide guztiak eta ongi etorri egiteko paketea eta egonaldi osoan beharko duzun informazioa emango dizkizugu.