Oharra

PLAZAREN ERRESERBA EGITEKO EPEA ITXI DA

Basque Culture II. International Summer School

Foto del Palacio Miramar

 

BASQUE CULTURE! Udako ikastaro bat baino gehiago

Uda zoragarri bat igaro nahi duzu Donostian, Euskal Herriko hiririk ederrenetako batean? Euskal Herriko Unibertsitatea liderra da euskal unibertsitate sisteman, eta aukera ematen dizu "Basque Culture II. International Summer School" ikastaro erakargarrian parte hartzeko 2017ko uztailaren 3tik 14ra. Ikastaroa mundu osoan izen handia duten profesionalek emango dute, eta akademikoki aukera paregabea da euskal gizartea gertutik ezagutzeko eta aldi berean hemengo hizkuntza eta ohiturak ikasteko.

Baina hori ez da dena, Euskal Herria bera bizitzeko aukera ezin hobea ere izango baituzu. Anima zaitez gure hondartzetan kirolak egitera edota gure gastronomia, musika eta dantzak bertatik bertara ezagutzera!

Helburu orokorrak:

  • a) Euskal kultura eta nortasuna ezagutzea hainbat arlotako (literatura, hizkuntzalaritza, historia, soziologia, antropologia, ekonomia, zientzia) nazioarteko itzal handiko adituen bitartez.
  • b) Euskal kultura ezagutzea era ludiko batean murgilduz (inguruak bisitatu, mintegi praktikoak) eta euskarazko eskolak jasoz, betiere ikuspegi praktiko eta kultural bat lehenetsita.

Helburu zehatzak:

  • a) Gogoeta egitea euskal kulturaz eta nortasunaz eta horien ezaugarriez (historikoak, sinbolikoak eta abar direla).
  • b) Ezagutzea kultura horrek bere baitan biltzen dituen arloetan (hizkuntza eta literatura, antropologia, historia, ekonomia, etab.) egindako azken ikerlanak.
  • c) Euskararen oinarrizko maila eskuratzea, eguneroko jardueretan euskaraz mintzatu ahal izateko.
  • d) Euskal kultura eta geografia ezagutzea, txangoen eta jarduera ludikoen bidez.
  • e) Ezagutzea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak euskal kulturaren eta nortasunaren ikerketa eta gogoeta zientifikoari egindako ekarpena.

Zure uda hemen hasten da!

  • Hiria: Donostia-San Sebastián
  • Data (Ikastaroa): 2017/07/03-2017/07/14 
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Eskola orduak: 45
  • Matrikula: 580 euro
  • Plazaren erreserba: 2017/01/09tik 2017/04/29ra
  • Matrikularen formalizazioa: 2017/04/30etik 2017/06/01era
  • Leku kopuru mugatua. Izena adierazitako epeetatik kanpo emateko, kontsultatu basque.culture@ehu.eus helbidean.
  • Basque Culture tarifa bereziarekin Olarain ostatuan gelditzeko aukera ematen dizugu: 2017/07/02tik 2017/07/15era, 66,90 euroren truke banako logelan eta 94,05 euroren truke binako logelan, bietan gosaria barne. Informazio gehiago, Ostatua atalean. 
  • Leku kopuru mugatua. Apirilaren 29a baino lehenago egindako matrikulazioei bakarrik bermatuko zaie ostatuaren erreserba.

BASQUE CULTUREk Donostian egiteko mintegien eta kultur eta jolas jardueren egitarau osoa eskaintzen die Euskal Herriaren kultura eta identitatea ezagutu nahi dituztenei. Hona hemen egitaraua:

Informazio gehiago?

Webgune honetan ematen dizugun informazioaz gain gehiago jakin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke basque.culture@ehu.eus helbidera idatzita edo + 34 945 014 107 telefono zenbakira deituta.