Donostian bizi

Kontxako hondartza

Donostiak, Gipuzkoako hiriburuak, 180.000 bat bizilagun ditu. Kontxako badia ardatz duela, Donostia norako turistiko ezaguna da eta surflari kopuru handia erakartzen du. Ondarreta eta Kontxako hondartzek, badiaren erdian altxatzen den Santa Klara irlarekin batera osatzen dute hiriaren irudirik identifikagarrienetako bat. Zurriola da hiriaren hirugarren hondartza. Kursaal kongresu jauregiaren ondoan dago eta ezaguna da oso nazioartean surfean aritzeko eskaintzen dituen abantailengatik.

Hiritik 20 bat kilometrotara dago Frantziako muga (Hendaia da hiririk gertuena). Oso erraza da, hortaz, iparraldeko kostaldea bisitatzea.

Berariazko edertasun naturalaz harago, hiria lehenengo mailako kultur jarduera eta ikuskizunak eskaintzen ditu (Nazioarteko Jazzaldia, Nazioarteko Zinemaldia...) Bai eta kirol, folklore eta tradizio ekintza ugari ere.

Pintxo batzuen argazkia Sukaldea da euskal kulturaren gako eta oinarrietako bat: Jatordu on bat dago beti edozein ospakizun familiar edo sozialetan. Bertako produktu onez gain (bertan hazitako barazkia, arrantza sektore garrantzitsua eta kalitate oneko haragia), nabarmena da gastronomiarekiko gustu eta zaletasuna. Honen ondorioz, hainbat jatetxe agertzen da nazioarteko rankingetako postu onenetan (Michelin, Restaurant…) eta hamaika taberna ikus daiteke pintxoz beteriko barra ezin oparo eta erakargarriekin.

Moneta: Euro, Europar Batasuneko erabilera orokorreko dibisa.

Hizkuntza ofizialak: euskara eta gaztelania.

Klima: Klima epela, tenperatura leunak dituena, hezetasun maila altuaz, sarri hodeitsu eta euritsu, urte osoan zehar mantentzen direnak. Hilik hotzena urtarrila izan ohi da, batez besteko tenperatua 7,9 ºC izanda. Beroena, ordea, abuztua da, 20 gradutako batez besteko tenperaturak dituena.