Oharra

PLAZAREN ERRESERBA EGITEKO EPEA ITXI DA

Betebeharrak, baldintzak eta ezerezteak

Basque Culture II. International Summer School 2017 programan parte hartu nahi duten ikasle guzti-guztiek bete behar dituzte baldintza hauek.

Matrikula

Basque Culture II. International Summer School 2017 programan izena eman nahi duten ikasleek 18 urtetik gora eduki behar dituzte.

Eskatzaileak hurrengo atalean azaldutako prozedura bete behar dute matrikula egiteko ("Nola egin matrikula").

  • Plaza erreserbatzeko: Plazak izena ematean erreserbatuko dira, kudeaketa gastuei dagokien matrikula kostuaren % 15 (87 €) ordaintzen denean. Ikasleak matrikula ez formalizatzea erabakitzen badu, ez zaio zenbateko hori itzuliko. Matrikulak inskripzio ordenari jarraituz egingo dira. Erreserba egiteko azken eguna apirilaren 29a da. Erreserba geroago egin nahi baduzu, Basque Culture II. International Summer School 2017 programarekin harremanetan jarri beharko duzu.
  • Ostatuaren erreserba: Olarainen webgunean, apirilaren 29a baino lehen. Erreserba geroago egin nahi baduzu, Basque Culture II. International Summer School 2017 programarekin harremanetan jarri beharko duzu. Erreserba formalizatzeko, Olarainek kreditu txartel baten zenbakia eskatuko du berme gisa, baina ordainketa hotelean bertan egingo da.
  • Matrikula formalizatzeko: Matrikularen gainerako zenbatekoa 2017ko ekainaren 1a baino lehen ordaindu behar dira. Epe horretarako ez bada ordaintzen matrikularen kostu osoa, hala plaza erreserbatua nola aurrez ordaindutako dirua galduko dira.
  • Ordaintzeko: kreditu txartelarekin, online formularioaren bidez.
  • ­ Izena emateko eskaerak online eskaera orriaren bidez egin behar dira (webgune honetan eskura daiteke). Antolatzaileek eskaerak onartu edo baztertuko dituzte, eskatutako baldintzak betetzen diren kontuan hartuta (adina, eskaera aurkezteko epea, etab.), eta partaideari erabakiaren berri emango diote. Posta elektronikoz jakinaraziko da eskaera onartu edo baztertu den. Eskaera epez kanpo aurkezten bada (2017ko ekainaren 1a baino geroago, alegia), partaideak harremanetan jarri beharko du Basque Culture II. International Summer School 2017 programarekin.
  • Eskaerak deuseztatzeko: Matrikula deuseztatzeko prozedurak eta ostatua deuseztatzekoak politika desberdinei jarraitzen diete:
    • o Matrikula deuseztatzeko: Partaide batek Basque Culture II. International Summer School 2017 programako matrikula deuseztatu nahi badu, arau hauek ezarriko dira:
      • Uko egiteko eskaerak ekainaren 1a baino lehen jasotzen badira, matrikularen zenbateko osoa itzuliko da, kudeaketa gastuengatik ordaindutako % 15a izan ezik. Eskaerak egun horretatik aurrera jasotzen badira, ez da dirurik itzuliko.
      • Bestalde, matrikularen zenbatekoa itzuli ahal izango da, soil-soilik gaixotasun larria edo istripua dela eta, betiere behar bezala egiaztatzen bada. Kasu horretan, matrikularen zenbateko osoa jasotzeko eskubidea egongo da (kudeaketa gastuengatik ordaindutako % 15a izan ezik). Gaixotasun larritzat joko da ospitalizazioa edo arreta mediko etengabea eskatzen duen hura. Istripuei dagokienez, muga fisikoak edo psikikoak eragin dituztenak hartuko dira kontuan.
    • Ostatua ezeztatzea: Olarainek xedatzen du plazak ezeztatzeko politika:
      • Plazak kargurik gabe ezezta daitezke heldu baino 7 egun lehenagora arte.
      • Erreserba heldu aurreko zazpi (7) egunen barruan ezeztatzen baduzu edo bertaratzen ez bazara, gau bati (1) dagokion zenbatekoa zordunduko zaizu kreditu txartelean.

    Partaideren batek matrikula eta/edo ostatua deuseztatu nahi badu, posta elektronikoz jakinarazi beharko dio, ahalik eta goizena, Basque Culture II. International Summer School 2017 programari. Ikaslearen erantzukizuna izango da Olarain-ekin harremanetan jartzea bere erreserbaren baliogabetzearen gainean jakinarazteko.

  • Partaideren batek ostatua aldatu nahi badu, ahalik eta lasterrena jakinarazi beharko dio Basque Culture II. International Summer School 2017 programari. Basque Culture-ek aztertuko du ea aukerarik dagoen eskatutako aldaketak egiteko, eta ikasleari jakinaraziko dio erabakia.

Ezereztea, atzeratzea eta ez bertaratzea

Ikasketen ziurtagiria lortzeko, nahitaezkoa da Basque Culture II. International Summer School 2017 programako eskolen eta jardueren % 85 egitea gutxienez; bestela, ez da emango egindako kredituen ziurtagiri akademikorik.

Ikastaroko eskoletara berandu iristen diren edo bertaratzen ez diren ikasleei ez zaizkie tarifak itzuliko. Eskolaren bat galdu bada, ez da beste eskolarik emango.

Antolatzaileek eskubidea dute honako hauetarako:

  • ­ Ikastaro bat ezeztatzeko edo atzeratzeko, baldin eta jende gutxik eman badu izena edo antolatzaileen kontroletik kanpoko egoerarik gertatu bada (kontsultatu "Ezinbesteko kausak" atala).
  • ­ Hautazko jarduerak edozein unetan bertan behera uzteko, baldin eta ez bada talde bat osatzeko behar beste kiderik lortzen. Kasu horretan, hautazko jarduera horri dagokion zenbatekoa itzuliko da.
  • ­ Egitarauko txangoak aldatzeko: antolatzaileek eskubidea dute hasieran aurreikusitako txango egunak edo lekuak aldatzeko, baldin eta beren kontroletik kanpoko kausarik badago, betiere ikasleen segurtasuna bermatuz.
  • Edukiak aldatzeko, irakasleak ordezkatzeko edo ikastaro eta/edo mintegien kokalekua aldatzeko, etengabe hobetzeko konpromisoa betetze aldera

Antolatzaileek ez dute beren gain hartuko partaideei edo hirugarrenei ikastaro/mintegi bat bertan behera uzteagatik edo atzeratzeagatik eragindako gastuen erantzukizunik, baldin eta deuseztatutakoen ordez beste mintegi edo ikastaro batzuk eskaintzen badira edo atzeratutako eguna egitarauaren hasierako egutegiaren barruan badago. UPV/EHUk eta UPV/EHUko Udako Ikastaroek ez dute beren gain hartuko ikastaroaren edukiak, lekua edo ordutegia aldatzeagatik edo zuzentzeagatik eratorritako erantzukizunik.

Ikasleen betebeharrak

  • Programari hasiera emateko jarritako egunean hastea Basque Culture II. International Summer School 2017 ikastaroan. Ikasleren bat ez bada egun horretan hasten, uko egingo die ikastaroan onartzeak eman izango lizkiokeen eskubide guztiei.
  • ­ Eskatutako agiriak betetzea eta aurkeztea, ezarritako moduan eta epean.
  • ­ Aseguru poliza egokia kontratatzea eta polizaren kopia Basque Culture II. International Summer School 2017 programara bidaltzea.
  • ­ Espainiako egoera juridikoa atzerritarrak lurralde nazionalean egoteari buruzko indarreko lege eta arauekin bat etortzeko beharrezko izapideak egitea, egonaldiaren aurretik eta egonaldian bertan.
  • ­ Ikasleek Basque Culture II International Summer School 2017 programari jakinarazi behar diote ostatu aldaketaren bat eginez gero, eta, halaber, haien ardura izango da aldaketa oro.
  • ­ Ikasleek beren gain hartuko dute ikastegian eta dagozkien osatuetan eragiten dituzten kalteen erantzukizuna.

Beste xedapen batzuk

  • Ikasleren bat osotasun fisiko edo psikikorako arriskua dakarkion egoera batean edo larrialdian badago egonaldian, Basque Culture II. International Summer School 2017 programaren arduradunek ikaslea ongi egon dadin egokitzat jotzen dituzten larrialdi neurriak har ditzakete, eta idatziz berri emango diete ikasleak adierazitako harremanetarako pertsonei.
  • ­ Ikasleek onartu egiten dute beren izen-abizenak, argazkiak edo lorpenen inguruko informazioa sustapenerako erabiltzea, berariazko idatzizko baimenik eman gabe eta trukean ordainsaririk jaso gabe.
  • ­ Basque Culture II. International Summer School 2017 programak eskubidea du honako baldintza hauek zuzentzeko edo aldatzeko edo beste zerbait gehitzeko, etengabe hobetzeko konpromisoa betetze aldera.
  • ­ Araudi honetan jasota ez dauden alderdi guztiei dagokienez, Espainiako Kode Zibilean eta aplika daitekeen gainerako araudi zibil edo administratiboan ezarritakoa beteko da.