XSLaren edukia
Garapenaren Biologia eta Genetika
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Titulazioa
- Medikuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2019/20
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 26 | 39 |
Mintegia | 2 | 8 |
Gelako p. | 22 | 22 |
Laborategiko p. | 16 | 15 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
1. Terminologia eta baliabide egokiak erabiliz analizatu ahoz edo idatziz (komunikatu) zatiketa zelularraren prozesuak eta eta euren erregulazioa zelula eta giza gorputzaren fisiologian.
2. Zelularen zatiketaren prozesua eraldatzen duten zergatiak analizatu, maila zelular eta organikoko ondorioak interpretatzeko.
3. Genetikaren hastapenak eta funtsezko hizkuntza erabili bere oinarri zientifikoa atzitzeko eta biomedikuntzan aplikatzeko.
4. Informazio genetikoaren aldaketak identifikatu medikuntzako problemak ebazteko asmoz.
5. Desberdintzapen zelularra eta gorputz –ereduaren garapena eragiten dituzten mekanismoak deskribatu, analizatu eta azaldu eta euren inplikazio medikoak baloratu.
6. Zelulak eta garapenaren geneen manipulazioan oinarritutako teknologia berrien gizarte-eragina taldeka eztabaidatu eta baloratu.
7. Garapen-Biologiari buruzko informazio iturri nagusiak identifikatu eta baloratu era egokian aplikatzeko Biomedikuntzako arloan.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
Klase magistralak:
I. ATALA: Gai genetikoaren antolaketa eta erabilera
1. Gaia. DNA, geneak, genomak (I)
2. Gaia. DNA, geneak, genomak (II)
3. Gaia. Gene-espresioaren kontrola (I)
4. Gaia. Gene-espresioaren kontrola (II)
II. ATALA. Ugalketa zelularra
5. Gaia. Ziklo zelularra (I)
6. Gaia. Ziklo zelularra (II)
7. Gaia. Zatiketa zelularra
8. Gaia. Apoptosia
III. ATALA. Herentzia
9. Gaia. Meiosia eta errekonbinazioa
10. Gaia. Karaktereen trasmisioa (I)
11. Gaia. Karaktereen trasmisioa (II)
12. Gaia. Sexuari loturiko herentzia
IV. ATALA. Ernalkuntzaren oinarri zelularrak
13. Gaia. Gametogenesiak
14. Gaia. Ernalkuntza
V. ATALA. Enbrioi-garapena
15. Gaia. Enbrioi-garapena. Mekanismo zelularrak (I)
16. Gaia. Enbrioi-garapena. Mekanismo zelularrak (II)
17. Gaia. Enbrioi-garapena. Mekanismo zelularrak (III)
18. Gaia. Garapenaren geneak
19. Gaia. Desberdintzapena (I)
20. Gaia. Desberdintzapena (II)
Mintegiak:
1. Gaixotasun genetikoak
Ikasgelako praktikak: (Problemak, ariketak, bideoak, albisteak)
1. DNAren sekuentziazioa
2. Polimorfismoak
3. Gene-espresioaren kontrola
4. Minbizia
5. Gaixotasun genetikoak
6. Genetikako problemak (I)
7. Genetikako problemak (II)
8. Genetikako problemak (III)
9. Ernalkuntza
10. Zelula amak
11. Enbrioi-garapena
Laborategiko praktikak: (Mikroskopia praktikak)
1. Prozesu genetikoak
2. Zatiketa zelularra
3. Apoptosia
4. Meiosia eta Kariotipoa
5. Ernalkuntza eta enbrioi-garapena
6. Desberdintzapena
7. Praktiken berrikustea
8. Mikroskopia azterketa
MetodologiaToggle Navigation
Eskola magistralak.
Saio hauek erabiliko ditugu gai bakoitzaren eduki nagusia aurkezteko, gaiaren alde berrienak eta erakargarrienak azpimarratuz.
Ariketak eta problemen ebazpena. Talde-lana.
Jarduera hauen helburua da teorian ikasitakoa kasu edo egoera konkretuetara aplikatzea.
Mintegia. Talde-lana.
Gaixotasun genetikoei buruzko idatziko eta ahozko aurkezpena.
Mikroskopia praktikak.
Saio praktikoak dira: lagin biologikoen behaketak eta irudien analisia egiten dira. Multimedia eta baliabide birtualak erabiliko dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ebaluazioa atal desberdinez osatzen da (jarraian azalduta). Irakasgaia gainditzeko atal bakoitza gainditu behar da. Azterketa partziala eta azterketa finala izan ezik, beste emaitza positibo guztiak ezohiko deialdirako mantenduko dira.
Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin diezaioke. Horretarako, saileko dokumentu ofiziala sinatu eta irakasgaiaren koordinatzaileari entregatu behar dio, epea irakasgaiaren 9. astera arte izango da. Kasu horretan azken ebaluazioaren sistema jarraituko da eta azterketa finala egingo da.
Azterketa finala ez bada egiten, ikasleak ohiko deialdiari uko egiten dio. Kasu honetan, nota EZ AURKEZTUA izango da.
Ebaluazio jarraituaren proben ezaugarriak eta ebaluatzeko irizpideak:
1. Azterketa partziala (% 20)
Prozedura: Test galderak.
Irizpideak: Erantzun zuzenen kopurua baloratuko da; erantzun okerrak: 0.25 pt. kentzen da.
2.Mintegietako lanak (% 10)
Prozedura: Mintegietan taldeka prestatuko lana banaka aurkeztuko dute.
Irizpideak:
-ahozko aurkezpena
-informazioaren balioa, egokitasuna eta argitasuna
-sintesi gaitasuna
-hizkuntza eta terminologia
-lanaren planifikazioa
3.Azterketa praktikoa: Mikroskopia (% 10)
Prozedura: a) Mikroskopio optikoaren bidezko behaketa, b) Mikrografiak: irudien analisia eta helburuen identifikazioa.
Irizpideak:
-mikroskopioaren erabilera egokia
-helburuen identifikazioa, eta beren adierazpen grafikoaren kalitatea
4.Azterketa finala (% 50)
I.ATALA.
Prozedura: Test galderak (% 15).
Irizpideak: Erantzun zuzenen kopurua baloratuko da; erantzun okerrak: 0.25 pt. kentzen da.
II.ATALA (Integrazio-atala) (% 35)
Prozedura: Kasu edo egoera konkretu baten analisia: elementuak erlazionatu, hutsuneak bete, marrazkiak osatu, irudiak identifikatu, eskemak egin, problema laburrak ebaztu…
Irizpideak:
-erantzunaren egokitasuna, sintesi gaitasuna eta arrazoibidea
-hizkuntza, terminologia eta adierazpen grafikoa
5.Ebaluazio jarraitua (% 10)
Prozedura: gelako erregistroak, mikroskopia-koadernoa, egindako ariketak, tutoretzak
Irizpideak:
-parte hartzea eta jarrera gelan
-taldeka egindako lana (ariketak eta problemak)
-lan pertsonala (eGELA plataformaren bidezko ariketak, tutoretzak)
-Mikroskopia-koadernoa: fitxa guztiak osatuak, adierazpen grafikoa, argazkiak, bilatutako informazioa, txukuntasuna.
Azken ebaluazioren sistemaren probak:
Mikroskopia azterketa (%10) eta azterketa finala (%90). Azken honetan irakasgaian landu egin diren irakaskuntza mota guztietako edukiak sartzen dira; test atala (%45) eta integrazio atala (%45) egongo dira. Ebaluatzeko irizpideak ebaluazio jarraituaren berdinak izango dira.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Campus birtuala ez-bertaratzeko ikaskuntza sustatzeko tresna: eGela. Ezinbestekoa da irakaslea proposatutako ariketa eta materialak eskuratu ahal izateko. http://egela.ehu.eus/
Irakasleak kurtso hasieran zehaztu dezakeen beste edozein.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
1. JORDE, CAREY, BAMSHAD (2011) Genética Médica, 4. argitarapena. Elsevier, Barcelona.
2. PIERCE (2015) Genética. Un enfoque conceptual. 5. Argitarapena. Editorial Médica Panamericana, Madrid.
3. CARLSON BM (2014) Embriología humana y Biología del Desarrollo, 5. argitarapena, Elsevier, Barcelona.
4. ALBERTS B, Johnson A, Lewis J, Raff M, Roberts K, Walter P (2014) Molecular Biology of the Cell, 5.ed, Garland Science.
• online: Molecular Biology of the Cell 4.ed (2002) Alberts B et al.
- Chapter 4: DNA, Chromosomes and Genomes
- Chapter 20. Germ Cells and Fertilization
- Chapter 21. Development of Multicellular Organisms
Aldizkariak
1. Zientzia.net : Elhuyar aldizkaria. Zientzianet.
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ARTETA RUIZ, BEATRIZ
- BOYANO LOPEZ, MARIA DOLORES
- GOMEZ SANTOS, LAURA
- ANDOLLO VICTORIANO, MARIA NOELIA
- APRAIZ GARCIA, AINTZANE
- GARCIA DE GALDEANO ZALDIVAR, MARIA ALICIA
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
02 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|