Dekanoaren Agurra

Arte Ederren Fakultateko langile, ikasle eta ikertzaileek ongi etorria ematen dizugu gure webgunera eta gure ikastegira. Gure ikastegian saiatzen gara egungo gizarteak artea irakasteko zentro bati eskatzen dizkion aurrerapenetara egokitzen.

Horretarako, gure irakats eskaintzan hiru gradu daude, eta horien bitartez erantzun egin nahi zaie artearen alderdi guztiekin lotutako arloetako trebakuntzetan oinarritutako prestakuntza exijitzen duten ikasleen beharrei. Hasi praktika artistikoaren aniztasun, ikus-entzunezkoen arloko sormen, diseinu, kultura ondasunen zaharberritze eta gestioarekin eta buka modarekin. Horiek guztiak sartzen dira eskainitako euskarazko nahiz gaztelaniazko irakasgaietan. Eta badira, baita ere, ingelesez ikasteko irakasgai batzuk.

Hauek dira hiru GRADUAK:
Arteko Gradua, hiru espezialitate (MINOR) eskaintzen dituena:
• Arte-Media eta Teknologia (Ikus-entzunezkoak)
• Eskultura-Testuinguruak eta Lekuak 
• Pintura eta Grafika.

Sorkuntza eta Diseinuko Gradua, minor hauek eskaintzen dituena:
• Diseinu Grafikoa
• Ilustrazioa
• Objektuaren Eremua-Keramika

Kultura Ondareen Zaintza eta Zaharberritzeari buruzko Gradua


Doktorego programa bat eta hainbat jakintza arlotako MASTER OFIZIALAK eskaintzen ditugu:

  • Ikerketa eta Sormena Artean (INCREARTE)
  • Zeramika: Artea eta Funtzioa
  • Pintura
  • Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak (CYXAC)
  • Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa (ACTP)


Eta baditugu bi berezko titulu:

  • Moda Diseinua
  • Arte Eszenikoak


Ikasleak trukatzeko hitzarmenen bitartez parte hartzen dugu nazioarteko sare batean: Séneca (Espainiako fakultateak), Erasmus (Europako arte fakultate eta eskolak), AL (Latinoamerika), API (Estatu Batuak). Bestalde, hainbat esperientzia izan ditugu, Txinan esaterako, eta, aldi berean, lehen aipatutako sarea indartzen jarraitzen dugu.

Prestakuntza osatu nahian, hainbat hitzarmen ditugu arte munduarekin lotuta dauden, batez ere, Euskadiko zentro, enpresa eta erakundeekin. Horiekin hitzartu dira lankidetza akordio zenbait eta praktika programa zabal bat:
• Artium (Vitoria-Gasteiz)
• Montehermoso (Vitoria-Gasteiz)
• Araba Aretoa. Caja Vital Kutxa Fundazioa (Vitoria-Gasteiz)
• Arte Ederren Museoa (Bilbo)
• Guggenheim Museoa (Bilbo)
• Rekalde Aretoa (Bilbo), Bilbao Arte (Bilbo)
• Bilbaoekintza (Bilbo)
• Consonni (Bilbo)
• Windsor Galeria (Bilbo)
• Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa (Bilbo)
• Arteleku (Donostia)
• Tabakalera (Donostia)
• Bilboko Udala
• EITBren Grafismo eta Errealizazio Sailak
• Canal Bizkaia
• Nojako Udala (Kantabria)

Gehitu beharrekoak dira, besteak beste, ondoko arloekin lotuta dauden enpresekin egindako hitzarmenak: ikus-entzunezkoak, diseinua, bideo jokoak eta gailu interaktiboak.

Gure fakultatean, ikasturte osoan, hitzaldi eta tailer ugari programatzen dira, eta hainbat artista entzutetsu eta kultur eragileak eramaten ditugu horietara. Era berean, deialdi franko ere antolatzen dira hainbat erakunde eta enpresekin lankidetzan, eta horiei esker gure ikasleek aukera izaten dute bereganatutako jakintza praktikan jartzeko, gure ikastegian egindako lana gizarteari erakusteko eta curriculum artistiko bati ekiteko.

Berrogei urtetik gora UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak egindako ahaleginei esker, Arte Ederren Fakultateko irakasle eta tituludun askotxok lortu egin dute euskal, espainiar eta europar artearen testuinguruan txertatzea.

Fakultate honetan ikastea erabakiz gero, espero dugu bertan ingurune adiskidetsua, irakasle hurkoak eta maila handikoak eta gaitasun handiko administrazio eta zerbitzuetako langileak aurki ditzazun.
Espero dugu laster hemendik ikustea.

Arantza Lauzirika, Arte Ederren Fakultateko dekanoa eta dekanotza taldea.