Koronabirusak sortutako krisi egoeran martxan daude indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko baliabide eta zerbitzu guztiak

Kartela

Covid-19aren ondorioz sortutako osasun publikoko larrialdi-egoerara egokitu behar izan badira ere, martxan daude indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko euskal erakundeek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuak.

Egunotan komunikazioa indartu da  biktimak artatzeko 24 orduko telefonoaren inguruan eta larrialdietan erabili beharreko 112 telefonoaren inguruan. Komunikazio honetan gogorarazi da du 112 larrialdiko aplikazioa dagoela, 2018an eguneratu zena, eta entzumen- edo hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarria dela, eta GPS sistemaren bidez lokalizatzea erraztu dezakeela.