Eduki publikatzailea

Irailaren 15era arte egongo da irekita 2018ko Emakunde sarira hautagaiak aurkezteko epea

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/26

Emakunde Sariaren sariaren 2018ko ediziorako hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 23an ireki eta irailaren 15ean itxiko da. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere. Informazioa Emakunde aldizkarian.