Eduki publikatzailea

V Ekonomia, enpresa eta genero jardunaldiak: Emakumezkoak digitalizazioaren

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/22

Irudia
Eguna: 2021ko martxoaren 11a
Ordua: 11:30
Lekua: online, saio irekia

Jardunaldi hauen bidez enpresa, ekonomia eta zuzenbide arloetan genero ikuspegia barneratzea bultzatu nahi da, bere garrantziaren eta egokitasunaren kontzientzia sustatuz, eta arlo honetan praktika honen eredu eta adibideak aurkeztuz. Aldi berean, unibertsitatean gai honen inguruko hausnarketa ere bultzatu nahi da, bereziki enpresaren eta honen kudeaketaren inguruko irakaskuntza eta ikerketari dagokionez.

Aurtengo edizioan, jardunaldiek egunerokotasun handiko gaia landuko dute, Covid-19 pandemia dela eta guztion egunerokotasunean oraindik ere eragin handiagoa hartu duena: digitalizazioa eta honek generoaren ikuspegitik dituen efektuak, eten digitalari, telelanari… dagokionez. Horretarako esparru ezberdinetako adituek parte hartuko dute, ikuspegi akademikoa eta praktikoa barneratuz, legearen, enpresaren eta ekonomiaren ikuspuntutik, eta ondoren solasaldi ireki bat izanda.

Hizlariak

  • María José Senent Vidal. Merkataritza Zuzenbideko irakasle titularra. Universitat Jaume I.
  • María Encarnación Gil Pérez. Lan Zuzenbideko eta Gizarte Segurantzaren irakasle titularra. Universidad de Castilla-La Mancha.
  • Nuria Agirre Unzueta. Gizarte kudeaketaren Zuzendaria eta Berdintasun Planaren arduraduna. Laboral Kutxa Kreditu Kooperatiba.

Jardunaldia ikasleei, irakasleei, profesionalei eta, orokorrean, gaian interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Harremanetarako

Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibileko Saila
irati.basoredo@ehu.eus / eider.larrazabal@ehu.eus / itziar.villafanez@ehu.eus