Egoeraren txostenak

Emakumeak eta gizonak UPV/EHUN: 2008

UPV/EHUko emakumeak eta gizonak grafiko batean irudikatuz gero, guraizeen forma ageri da.

Ikasleei buruz:

  • UPV/EHUko ikasle gehienak emakumeak dira (%56), baina desorekak ere badaude, batik bat irakaskuntza teknikoetan (%31) eta osasun zientzietan (%82).
  • Azken hamarkadan, emakumeak ugaritu egin dira Zientzia Esperimentaletan, Irakaskuntza Teknikoetan, Osasun Zientzietan eta Giza Zientzietan.
  • Hazkunde handiena ehunekoetan Irakaskuntza Teknikoetan eman da (%35).
  • Aldeak daude ikasketak aukeratzerakoan nesken eta mutilen artean.
  • Mutilen erdiek irakaskuntza teknikoak aukeratzen dituzte (%51).
  • Nesken %18k bakarrik aukeratzen ditu ikasketa teknikoak.
  • Irakaskuntza Teknikoetan salbuespen bi daude: Arkitektura eta Ingeniaritza Kimikoa.

Kalifikazioei buruz:

  • Oro har, unibertsitatera sartzeko nota hobea lortzen dute emakumeek gizonek baino.
  • Emakumeek titulazio gehiagoetan ateratzen dute gizonek baino nota hobea, 104 titulazioetatik 59tan.

Mugikortasunari buruz:

  • Erasmus programan parte hartzen duten ikasleen %61 emakumeak dira.
  • SICUE-Seneca (Espainia) programako ikasleen %35 emakumeak dira.
  • UPV/EHU-AL (Latina Amerika) programako ikasleen %60,3 emakumeak dira.
  • Beste Norakoak (AEB, Kanada, Errusia, Filipinak) programako parte hartzaileen erdia emakumeak dira.
  • Graduondoko ikasle gehienak emakumeak dira %53, Doktorego Programetan eta %60 Berezko Ikasketetan.