Egoeraren txostenak

Emakumeak eta gizonak UPV/EHUN: 2011

UPV/EHUko emakumeak eta gizonak grafiko batean irudikatuz gero, guraizeen forma ageri da, ohi denez.

Ikasleei buruz:

  • Ikasle gehienak emakumezkoak dira (% 55a 2009/2010 ikasturtean), baina ezberdintasun nabariak daude, bereziki, Irakaskuntza Teknikoetan (% 31) eta Osasun Zientzietan (% 78).
  • Zientzia arloen araberako matrikulazioen bilakaerari dagokionez, 2001etik honako aldaketa hauek nabarmendu behar dira emakumeen matrikulazioetan: 3 puntu gehiago Irakaskuntza Teknikoen arloan (% 28-% 31) eta 5 puntu gutxiago Osasun Zientzien arloan (% 83-% 78).
  • Portzentaje horiek aldatzen dira masterretan matrikulatzeko orduan: 2008/2009 ikasturtean emakumezkoak ziren Irakaskuntza Teknikoetan matrikulatutako % 49,91 eta Osasun Zientzien arloan matrikulatutako % 77,33.
  • Neskek eta mutilek ikasteko orduan ez dute aukera bera egiten: mutilen % 48,3k  eta nesken % 17,4k Irakaskuntza Teknikoak aukeratzen dituzte.
  • Euskaraz nesken % 42a eta mutilen % 33 matrikulatzen dira.
  • Gainerako hizkuntzetan dauden ikasgaietan (alemanez, frantsesez edo ingelesez) neskak dira matrikulatuen % 63a.
  • Emakumezkoek defendatu zituzten 2008 eta 2009ko tesien % 53,99a: Irakaskuntza Teknikoen % 37,14, eta Osasun Zientzien %67,35.
  • Emakumeek euskaraz eta ingelesez egin eta defendatu dute tesien % 6a eta% 10,4a, hurrenez hurren, eta gizonak % 3a eta % 19,29a.

Irakasleei buruz:

  • 2010eko ekainaren 30eko datuen arabera, irakasle eta ikertzaileen % 43 emakumeak dira.
  • 450 pertsona baino gehiago barne hartzen dituzten kategoriak kontuan hartzen baditugu, emakumeen portzentajeak hauek dira: ikertzaileen % 54,25 eta unibertsitate katedradunen % 21, 84.
  • Emakumezkoak % 30 baino gutxiago dira honako beste kategoria hauetan: unibertsitateko irakasle elkartuak (% 25,74) eta unibertsitate eskoletako katedradunak (% 24,59).  Bestalde, erdia baino gehiago emakumeak dira unibertsitateko eta unibertsitate eskoletako lan kontratudun bitarteko irakasleen kategorian (% 53,33 eta % 56,60, hurrenez hurren) eta ikertzaileen kategorian (% 54,23).
  • Gizonei dagokienez, irakasle eta ikertzaileen % 12 unibertsitate katedradunak (UK) dira; emakumeen kasuan, portzentaje hori % 4koa da. Unibertsitate katedradunen (UK) eta unibertsitateko titularren (UT) kopuruak alderatzen baditugu, 1,67 gizonezko titularreko katedradun bat eta 4,06 emakumezko titularreko katedradun bat dago.
  • Emakumezko irakasle eta ikertzaileen % 50 doktoreak dira; gizonezkoetan, kopuru hori % 59koa da.
  • Ikertzaileen artean, doktoreen % 45 emakumeak dira eta baita doktoreak ez direnen % 56 ere. Hau da, gizonezko ikertzaileen % 21,5 eta emakumezko ikertzaileen % 14,6 doktoreak dira.
  • Hizkuntzari dagokionez, irakasle eta ikertzaileen artean, emakumeen % 39 eta gizonen % 31 dira elebidunak.

Administrazio eta zerbitzuetako langileei buruz:

  • 2010eko ekainaren 30eko datuen arabera, AZPko langileen % 63,1 emakumeak dira.
  • Funtzionarioen eta aldi baterako langileen % 74 emakumeak dira; lan kontratudun AZPko langileen artean, aldiz, % 32 bakarrik dira emakumeak.
  • AZPko langile funtzionarioen eta aldi baterako AZPko langileen multzoa osatzen duten titulazioen araberako talde guztietan emakume asko daude. Salbuespen bakarra maila baxueneko taldea da, E taldea (eskola ziurtagiria). Talde horretan erdia baino pixka bat gutxiago dira emakumezkoak (% 46).
  • Titulazioen araberako talde guztietan emakume asko badaude ere, maila altuagoko titulazioa eskatzen duten taldeetan emakume gutxiago daude, esaterako: D taldean (eskola graduatua, I. LH), % 87 dira emakumeak eta, A taldean (doktoregoa, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura), % 62.