UPV/EHUko genero ikuspegia txertatzen duten Master Amaierako Lanak ikustarazteko I. Jardunaldia

2014tik 2017ra arteko urteetan ezartzen ari den EHU/UPVko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren helburuetako bat genero ikuspegiaren txertaketa Masterretan sustatzea da. Asmo horrekin, Berdintasunerako II Planaren 1.4.3 ekintzan honako hau proposatzen da: Jardunaldiak egitea, genero ikuspegia txertatzen duten gradu eta master amaierako lanak erakusteko.

Helburuak

a) UPV/EHUko Master amaierako lanetan genero ikuspegia sustatzea.

b) UPV/EHUn 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetan defendatu diren genero ikuspegia txertatzen duten eta ikasketa feministei nahiz aniztasun afektibo-sexualari eta genero identitateari buruz egin diren master amaierako lanak ikustaraztea.

Egoitza eta data: Jardunaldia Bilboko Bizkaia Aretoan izango da. 2016ko azaroaren 15ean (goizez eta arratsaldez).

Data garrantzitsuak

  • Komunikazioak bidaltzeko epemuga: 2016ko urriaren 5a.
  • Komunikazioen onarpena jakinarazetea: 2016ko urriaren 24a.
  • Komunikazioak eta posterrak aurkezteko eguna: 2016ko azaroaren 15a.

Baldintzak

2014/2015 eta 2015/2016 ikasturteetan UPV/EHUn gainditutako MALak ikusaraziko dira.

Hizkuntza: Euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.

Ezinbesteko baldintza da ahozko komunikazioa edo posterra hizkuntzaren erabilera ez sexista eginez idatzita izatea.

Proposamenen bidalketa

Proposamenak aurkezteko azken eguna 2016ko urriaren 5ean.

Proposamenak formulario honen bidez bidaliko dira.

Komunikazioaren proposamena jaso ondoren mezu elektroniko bat bidaliko zaizu jasotzearen baieztapena adieraziz.

Komunikazio mota

Ahozko komunikazioa: Ahozko aurkezpenerako 15 minutu emango dira eta 5 minutu galdera-erantzunak egiteko.

Posterra: Lanaren egileak posterra eraman beharko du inprimatuta dagokion saiora Aurkeztuko diren posterren prestakuntza eta inprimatzea egilearen kontura izango dira.

Posterrak honako neurri hauen arabera egingo dira, formatu bertikalean: DIN A0: 841 mm (zabalera) x  1189 mm (luzera).

Onartutako komunikazioen laburpenak eskuragarri egonen dira web orrian.

Komunikazioen onarpena

Gehienez 12 MAL hautatuko dira ahoz aurkezteko.

Gainera, formatu egokienaren arabera, asko jota 20 MAL hautatuko dira posterrean aurkezteko, eta denbora gordeko da aurkezpen horretarako.

Ebaluazio Batzordea UPV/EHUko Berdintasunerako Batzordea da.

2016ko urriaren 24tik aurrera informatuko da komunikazioak onartu diren.

Jardunaldiak EMAKUNDEko XIII. BERDINTASUNERAKO GUNEAN 2016 sartu dira.

Harremanetarako

Galdera teknikoren bat izatekotan idatzi helbide honetara: