BERDINTASUNA EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ERKIDEGOAN: ERAKUNDEEN LOTURAK

Emakunde / Instituto Vasco de la Mujer

Defentsoria

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea organo publikoa dugu, estatuan eta hego Europan aitzindaria, independentea, Eusko Jaurlaritzak sortua eta Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuari atxikia, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 18ko 4/2005 Legea betetzeko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, hain zuzen ere.

Defentsa Erakundearen xedea honako hau da: herritarrak sexu-arrazoiengatiko bereizkeria-egoeretatik babestea eta Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa betetzen dela zain dadin sustatzea. Defentsa Erakundearen egiteko nagusia, bestalde, honako hau da: herritarrak aholkatu, eta ikerketak gauzatu, ofizioz edota alderdi batek eskatuta, sektore pribatuan gerta litezkeen sexu-arrazoiengatiko ustezko bereizkeria-egoerei dagokienez.

Tratu Berdintasunerako Behatokia

Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak abian jarri duen Tratu Berdintasunaren Behatokiaren helburu nagusia, emakumeen eta gizonen benetako egoerari buruzko informazioa jaso, aztertu eta hedatzea da, aldian-aldian, sistematikoki eta tratu-berdintasunaren ikuspegitik, iritzi publikoa sentsibilizatzeko eta agertzen diren diskriminazio-egoerak salatzeko.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea

Araba Foru Aldundia/Diputación Foral de Alava. Gizarte Sustapenaren Saila

Araba Foru Aldundia/Diputación Foral de Alava. Gizarte Sustapenaren Saila

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politiken bultzapena Gizartearen eta Gizarte Sustapenaren Saileko Gizarte Sustapenaren Zuzendaritzan dagoen Berdintasun Arloari dagokio, bai administrazio barruan eta baita Arabako lurraldean ere. Bere helburuen artean, berdintasuna bultzatzeko ekintzak abian jartzea eta egungo ezberdintasuna konpontzeko neurri zuzentzaileak ezartzea ditugu. Halaber, genero ikuspegia administrazioan sartzea lehenesten du, dokumentuak sortu eta argitaratzean eta egunerokotasunean.

Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa. Lankidetza, Giza Eskubide eta Berdintasun Zuzendaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak, zuzendaritza horren bitartez, udalei eta tokian tokiko udalez gaindiko erakundeei laguntza teknikoa eta babesa ematen dizkie, gizon-emakumeen arteko berdintasun planak zein proiektuak abian jartzeko. Bizitza politikoaren, ekonomikoaren eta sozialaren eremu guztietan gizon-emakumeentzako berdintasun erreala eta eraginkorra lortzea du helburua. Aurreko helbidean, diruz lagundutako proiektuen xehetasun guztiak aurkituko dituzu, baita laguntza horiek zer kolektibok jaso dituzten ere.

Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Bizkaia. Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusia

Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Bizkaia

Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiaren sorkuntzako asmoa Bizkaiko Lurralde Historikoko herritarren eskubideak zaintzea da, eta ataza hori hiru oinarritatik abiatuta burutuko du: desberdintasunekiko begirunea, eskubideen unibertsaltasuna eta aukera berdintasuna.

Orri honetan Bizkaiko Foru Aldundiak burutzen dituen emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politikak sustatzeko egitarau, programazio, aholkularitza eta ebaluazioari buruzko informazioa ematen da.