Euskararen erabilera inklusiboa

Gizonkera batua alboratzeko bidean

Androzantrismoa ez da gizonen ikuspuntuak gidatutako mundu ikuskera hutsa; gauza gustien erdigunean jartzen du gizona, eta adierazten du ikuspegi hori onena dela, unibertsala dela, eta ez dagoela bestelako ikuspegi posiblerik. Androzentrismoaren arabera, gizonaren ikuspuntuak balioa eta onespena ematen dituenez gero, gizonentzat ona dena gizateria osoarentzat da ona. Gauzak gizonen ikuspuntu partzialaren arabera izango dira garrantzitsuak, onak edo txarrak. Emakumeen aurkako bereizketa sexista mota bat da