Emakumeen kontrako indarkeriaren aurka

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurka

UPV/EHUko logotipoa - Lila puntua

Datorren azaroaren 25ean Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatzen da

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila. Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

UPV/EHUk, pertsonen berdintasuna babesten duen heinean, bere ahotsa altxatu nahi du edozein motatako erasoen kontra, bereziki genero-indarkeriaren kontra.

Emakumeen aurkako indarkeria arazo estrukturala da, politikoa. Unibertsitea osatzen dugun guztion ardura da indarkeria hau desagerraraztea.

 

Erasorik jaso baduzu edo jasotzeko arriskurik baduzu:

  • DEITU, laguntza eskatzeko,  900840111 zenbakira -Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza- edo 112 zenbakira
  • INFORMATU hurbilen duzuna UPV/EHUn: Dekanotza edo Zuzendaritza; Zerbitzuburua; Errektoreordetza; edo Berdintasunerako Zuzendaritza (berdintasuna@ehu.es)
  • SALATU Ertzaintzan edo Guardiako Auzitegian