Karrera akademikoaren garapena progresiboa eta mailaz mailakoa denez, deialdi honetako laguntzak bi ibilbideren arabera kudeatuko dira.
1. ibilbidea
Ibilbide honen helburua da diru laguntzak ematea, karrera hasi berri duten, hasierako prestakuntza faserako (doktorego tesia egiteko eta defendatzeko) babes berezia behar duten eta dagokion kanpo akreditazioa behar duten irakasleen gaitasun akademikoa hobetzeko eta akreditatzeko jarduerak finantzatzeko, zeini dagokion kanpoko egiaztagiria eta iraunkortasuna lortuko badute.
Laguntza eskatzen duten irakasleek eskaera bakar bat aurkeztuko dute, deialdiaren aldirako prestatu duten garapen akademikoko plana jasota. Plan horrek saileko zuzendariaren oniritzia izan beharko du (eta, hala balegokio, doktorego tesiko zuzendariarena).
Laguntzaren helburu liratekeen jarduera moten barruan sartuko dira irakaskuntza berrikuntzari edo atzerriko hizkuntza bati dagozkienekin hasi eta eskatzailearen arlo zientifikoaren jarduera espezifikoekin amaituta, baldin eta interesatuak jarduera horretarako bestelako laguntzarik, banakako zein taldekakorik, jasotzen ez badu.
Onuradunen lotura mota eta baldintza bereziak
Lotura:
Unibertsitatearekin lotura izatea unibertsitateko kolaboratzaile ez iraunkor, unibertsitate eskolako kolaboratzaile ez iraunkor, unibertsitateko laguntzaile, irakasle atxiki edo unibertsitateko bitarteko kontratupeko gisa.
Irakasle elkartu klinikoa, ez doktorea. Kasu honetan irakasle eskatzaileak finantzatutako ikerketa proiektu lehiakor batean aritzea eta UPV/EHUko doktorego programa batean matrikulatuta izatea izango dira bete beharreko berariazko baldintzak.
Baldintza bereziak:
3 urte baino gutxiagoko irakaskuntza esperientzia duten irakasleek irakas-jardueraz ikasleek duten iritziari buruzko inkestak eginda edukitzea. Hiru urtetatik gorako esperientzia duten irakasleen kasuan, Docentiaz programan ebaluatua izana edo, bestela, 2019ko Docentiaz deialdian parte hartzeko konpromisoa hartzea.
Atzerriko hizkuntzaren jarduerarako finantziazioa eskatzeko, baldintza hau bete behar da: indarreko ikasturtean, UPV/EHUko gradu edo graduondokoetan irakasgaiak atzerriko hizkuntzan ematea.
Jarduera finantzatuak
Ikastaroak / mintegiak
Doktorego tesiaren gaiarekin, norbere diziplina arloko hezkuntza berrikuntzarekin eta eguneratzearekin eta/edo norbere akreditazio prozesuarekin zerikusia duten ikastaroak edo mintegiak. Gehieneko eskaera kopurua: bat deialdi bakoitzeko.
Kongresuak
Tesiarekin, irakaskuntza berrikuntzarekin eta norbere akreditazio prozesuarekin zerikusia duten biltzarretan parte hartzea. Poster, komunikazio eta/edo ponentzia bat aurkeztu behar da nahitaez, joan besterik egiten ez denean laguntzarik ez delarik emango. Poster, komunikazio edo ponentzia bakoitzerako, komunikazioaren edo txostenaren egile batek bakarrik eska dezake laguntza. Gehieneko eskaera kopurua: poster bat edo komunikazio/ponentzia bat edo bi komunikazio/ponentzia, deialdi bakoitzeko.
Hizkuntzak
Hizkuntza ikastaroak diruz lagunduko dira (euskarakoak izan ezik, deialdi propioa baitute), trinkoak barne. Kanpoan geratzen da A1 eta A2 oinarrizko mailak.
Egindako ikastaroak jarduera honetarako alta fiskala indarrean duten erakunde edo profesionalek emanak behar dituzte eta, hortaz, gai izango dira prestakuntza irakasteko eta emandako prestakuntza ziurtatzeko.
Bidaia, mantenu eta bestelakoek eragindako gastuak ez dira finantzatuko.
Gehieneko eskaera kopurua: bat deialdi bakoitzeko.
d) Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza
Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzarako laguntza espezifiko gisa, tutoretza espezifiko edo monitoretza gisa emandako saioak diruz lagunduko dira.
Era berean, atzerriko hizkuntzan erredaktatutako irakas materialaren zuzenketak finantzatuko dira.
Bidaia, mantenu eta bestelakoek eragindako gastuak ez dira finantzatuko.
Tutoretzak/monitoretzak eta zuzenketak kasuan kasuko alta fiskala emanda duten erakundeek edo profesionalek egingo dituzte eta, ondorioz, gaituta egon behar dira ofizialki kontratatuak izan diren jarduera egiteko nola jarduera hori egiaztatzeko.
Gehieneko eskaera kopurua: 1 deialdi bakoitzeko.
2. ibilbidea
Ibilbide honen helburua da irakasle iraunkorrek irakaskuntzako bikaintasuna garatzeko jarduerak berariaz finantzatzeko diru laguntzak ematea.
Laguntza eskatzen duten irakasleek eskaera bakar bat aurkeztuko dute, deialdiaren aldirako prestatu duten garapen akademikoko plana jasota. Plan horrek saileko zuzendariaren oniritzia izan beharko du.
Onuradunen lotura mota eta baldintza bereziak.
Unibertsitatearekin lotura izatea unibertsitateko katedradun, unibertsitate eskolako katedradun, irakasle oso, unibertsitateko irakasle titular eta irakasle agregatu, lankide iraunkor, lankide mugagabe ez finko gisa.
Baldintza bereziak. Eskatzaileak baldintza hauek guztiak bete beharko ditu:
Deialdiaren indarraldirako irakaslana esleitua izatea.
Docentian parte hartzea, 70 puntutatik gorako puntuazioarekin.
Irakaskuntza berrikuntzako proiektu aitortuetan parte hartzea: PIE, PIE ADITUA, Campus Bizia Lab, erakunde berrikuntzako proiektuak, Erasmus +, etab., edo 2016ko abenduaren 31 baino geroago amaitua izatea.
Atzerriko hizkuntzaren jarduerarako finantziazioa eskatzen denean bakarrik bete behar da baldintza hau: indarreko ikasturtean, UPV/EHUko gradu edo graduondokoetan irakasgaiak atzerriko hizkuntzan ematea.
Jarduera finantzatuak.
Norbere diziplina arloarekin lotutako nazioarteko irakaskuntza kongresuak.
Kongresu batean parte hartzea eta irakaskuntza berrikuntzari buruzko komunikazio edo/eta ponentzia bat bertan aurkeztea. Komunikazio edo ponentzia bakoitzerako, komunikazioaren edo txostenaren egile ikertzaile batek bakarrik eska dezake laguntza. Deialdi honetatik at geratzen dira bai kongresuetara joatea komunikazio edo ponentziarik aurkeztu gabe, nola aurkeztutako komunikazio edo ponentzia irakaskuntza berrikuntzari buruzkoa ez bada esplizituki. Gehieneko eskaera kopurua: bat deialdi bakoitzeko.
Hizkuntzak.
Hizkuntza ikastaroak diruz lagunduko dira (euskarakoak izan ezik, deialdi propioa baitute), trinkoak barne. Kanpoan geratzen da A1 eta A2 oinarrizko mailak.
Egindako ikastaroak jarduera honetarako alta fiskala indarrean duten erakunde edo profesionalek emanak behar dituzte eta, hortaz, gai izango dira prestakuntza irakasteko eta emandako prestakuntza ziurtatzeko.
Bidaia, mantenu eta bestelakoek eragindako gastuak ez dira finantzatuko.
Gehieneko eskaera kopurua: bat deialdi bakoitzeko.
d) Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza
Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzarako laguntza espezifiko gisa, tutoretza espezifiko edo monitoretza gisa emandako saioak diruz lagunduko dira.
Era berean, atzerriko hizkuntzan erredaktatutako irakas materialaren zuzenketak finantzatuko dira.
Tutoretzak/monitoretzak eta zuzenketak kasuan kasuko alta fiskala emanda duten erakundeek edo profesionalek egingo dituzte eta, ondorioz, gaituta egon behar dira hala ofizialki kontratatuak izan diren jarduera egiteko nola jarduera egiaztatzeko.
Bidaia, mantenu eta bestelakoek eragindako gastuak ez dira finantzatuko.
Gehieneko eskaera kopurua: 1 deialdi bakoitzeko.