Irakasketa-ikasketarako prozesuak eta titulazio ofizialen curriculum garapena laguntzea.
Irakasle eta ikertzaileen prestakuntza, irakasle eta ikertzaileen arloko eskumena duen errektoreordetzarekin koordinatuta.
Berrikuntzarako programak ezarri eta hedatzea, graduko eta graduondoko tituluak lortzera bideratutako irakaskuntzaren arloan, graduko eta graduondoko ikasketen eskumena duen errektoreordetzarekin koordinatuta.
Irakaslanaren ebaluazioa.
Irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako lineako euskarria.
Kalitatearen kudeaketa eta emaitzen eta praktika egokien difusiorako prestakuntza.
Titulazio ofizialak sortzeko eta horien jarraipena egiteko laguntza ematea.
Antolakuntza zerbitzu eta atalen jarduera ebaluatzea.
Kalitate agentziekiko lankidetza.
Gizarte konpromisoa:
Erakunde publiko edo pribatuekiko lankidetza jarduerak, jasangarritasun eta gizarte konpromisoaren eremuan (generoa, lankidetza, boluntariotza…).
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna egiazki betetzea bermatuko duten politikak diseinatu eta ezartzea, UPV/EHUren komunitatea osatzen duten pertsona eta organo guztietarako helburu eta xede gisa.
Eztabaida foroak eta gizartearekin elkarretaratzeko guneak.
Kulturgintza:
Arte eta kulturaren prestakuntza, ikerkuntza eta zabalkundearen sustapena.