ehukultura

ehukultura UPV/EHUren ekimen bat da, Kulturgintzako Zuzendaritzak koordinatua eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Unibertsitate Hedakuntzarako zuzendaritzen bidez antolatua. Haren helburu nagusia da kulturgintzarako estrategia diseinatu eta antolatzea UPV/EHUn oro har, eta campus bakoitzean zehazki.

Unibertsitatea eta gizartea lotzea da ehukulturaren lehentasuna, eta laguntzea euskal gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberasten. Horretarako, bi ildotan egiten du lan batez ere:

  • UPV/EHUn bertan sortutako kultura zabalduz eta ezagutzera emanez, gizarte osoaren esku jartzeko.
  • Arte eta kulturako egungo ekimenei arreta jarriz, unibertsitatearen rola baita, erakunde publikoa den aldetik, berrikuntza soziala sustatzea gizarte osoaren onurako.

Izan ere, sinetsita gaude jardun honetatik sortutako jakintza osoa gizarte osoari itzuli behar zaiola ahal den eta modurik libre, ireki eta errazenean.