Banderizoak Arabako Campuseko Bibliotekan

Erakusketa bibliografikoa "Ahaide nagusietatik Kaparetasun orokorrera"

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/11

Arabako Campuseko Bibliotekak ikasturteari amaiera ematen dio Bandoen arteko Borrokari eta Kaparetasun Unibertsalari buruzko erakusketa bibliografikoarekin. 
Ekainean Letren Fakultatean ospaturiko kongresurako eratu zen erakusketa eta bertan, indar handia du Euskal Herriko Ertaroko historiografiaren historiak, bere lehen kronikarietatik hasi, Lope García de Salazar kasu, eta gaur eguneko historialarien belaunaldirarte.
Sancho El Sabio Fundazioaren laguntzarekin Euskal Herrikohistoriografia klasikoaren zati bat bildu dugu, eta kasu batzuetan, gainera, lan horien testu osoetarako sarbidea eskaintzen da.
“Vasconia historia bat” EITB-ko programako Alberto Santanaren parte-hartzea ere izan dugu, “Udazken Odoltsua” kapituluko fotograma batzuk erabiltzeko baimena emanaz.
Katalogoa osatzen da kongresuko partaideen ekoizpen zientifikorako loturekin.