Ekainaren 1etik eskatu hitzordua

Ekainaren 1tik aurrera, UPV/EHUko liburutegietako mailegu, itzultze eta erreserba zerbitzuak berriz martxan jarriko ditugu, baina hitzordua eskatuz. Halaber dokumentuen eskaneatzeko zerbitzu berria ezarriko dugu.

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/29

Gaurko egoera

Bi hilabete eta erdi itxita egon ondoren eta garbiketa sakona egin eta gero, gure liburu eta instalazioak egoera egokian daude baina oraindik, ohiko erabilerari dagokionez, murrizketak ezinbestekoak izango dira.

Hemen duzu Bibliotekan egin eta egin ezin daitekeenaren berri:

Itzultzeak

  • Martxoaren 1etik irailaren 14ra bitarteko mailegu guztiak irailaren 15era arte luzatu ditugu itzultzeak lasai egin ditzazun.
  • Liburuak UPV/EHUko edozein bibliotekatan itzul ditzakezu, baina hitzordua eskatu behar duzu. Kontaktatu nahi duzun bibliotekarekin telefonoz edo posta elektronikoaren bidez. Ikusi hemen telefonoak eta helbideak.           
  • Itzulitako liburuei 14 eguneko berrogeialdia ezarriko zaie. Katalogoan ohar baten bidez emango zaigu liburuaren egoera horren berri.

 

Mailegua

Erreserbak

  • Itxiera orduko jasotzeko erreserbarik bazenuen edo hilabete hauetan erreserbaren bat egin baduzu, oraindik ere interesatzen ote zaizun galdetuko dizugu, eta hala balitz, hitzordua eskatzeko esango dizugu.

 

Artikuluak eta kapituluak eskaneatu (berria)

  • Aldizkariko/egunkariko artikuluren bat edo mailegatzen ez den paperezko liburu bateko kapituluren bat behar baduzu, eskaera-orri honen bidez eska dezakezu:
  • Eskatutako hori eskaneatu egingo dizugu, beti ere Jabetza Intelektualaren Legearen mugak kontuan hartuta (liburuaren % 10), eta bidaliko dizugu posta elektronikora.

 

Oraindik ezingo da egin

  • Ezin zara hitzordurik gabe etorri
  • Ezin da mailegu-eremuan sartu maskararik gabe.
  • Liburuak dauden aretoetara ezingo da sartu. Aldez aurretik erreserba ezazu behar duzuna eta eramateko prestatuko dizugu.
  • Ezin da bibliotekan ikasi.
  • Ezin dira ordenagailuak erabili, ezta katalogoa kontsultatzeko ere.
  • Erreserbak etxetik edo norberaren telefonoa erabiliz egin beharko dira.