2020ko Liburuaren Eguna

Lehenengo argitaratze data: 2020/04/22

Irudia

Itxialdian zenbakiek plaza hartu dute. Urruntze soziala metrotan neurtzen ikasi dugu, zenbakitzera ohitu egin gara (denda batean sartzen diren pertsonak, txakur bat kalera ateratzen den aldiak, kutsatuak eta sendatuak), eta berrogeialdia hamabosteko kopuruetan neurtzen dela ere ikasi dugu.

Bien bitartean, konpainia egin digute gure liburuetan konfinatutako letrek.

Zenbakiak eta letrak. Jakin bagenekien liburuek Fahrenheit 451 gradutan su hartzen dutela, baina egunotan koronabirusak paperean zenbat iraun dezakeen hasi gara galdetzen.

Eta, tarte batez, zenbakiak alboratzen baditugu?

Gaur (Bihar), Apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aitzaki ederra gure proposamena luzatzeko: letreei protagonismoa eman diezaiegun.

Mesedez, gure sare sozial baten bidez, jendearekin partekatu egunotan ikutu, dastatu, irentsi, xurgatu (irakurri) duzun zure liburu kuttun hori, zure esku artean 1,5 metrora baino gutxiagora eusten zenuen bitartean. Bidali liburuaren izenburua edota liburuaren esaldi bat edota bideotxo bat (minutu batekoa-minutu t’erdikoa) liburuaren pasarteren bat irakurtzen ari zarelarik

Irrikan gaude!