Eduki publikatzailea

e-Libro.net: Online prestakuntzako ziklo berria

Azaroaren 3tik 26ra

Lehenengo argitaratze data: 2020/10/29

Euskal Herriko Unibertsitateko Bibliotekak eLibro, gaztelaniazko eBook akademikoen plataformarako sarbidea eskaintzen dizu.

Bilatu, inprimatu, kopiatu, azpimarratu, testua/ahotsa bihurgailua erabili, on line irakurri edo eBook-ak deskargatu ditzakezu, karpetak partekatu, etab.


108.000 eBooks espainieraz zure ibilbide akademikoan laguntzeko zain dituzu: ikasi erabiltzen!

Ahalik eta etekin handiena ateratzeko, online prestakuntza-saio batzuk antolatu dira egun hauetan:

 

  • Ordua: 13:00etan
  • Iraunpena: 30 min.
  • Hartzaileak: ikasleak, irakasleak, liburuzainak...
  • Helburua: bilatzea, kontu bat sortzea, azpimarratzea, karpetak partekatzea, on line irakurtzea, deskargatzea, etab.
  • Ziurtagiria: capacitación@elibro.com helbidera joan izanaren ziurtagiria eskatzeko

 

Gogoan izan plataforman erregistratzeko eta UPV/EHUko erabiltzaile gisa aitortzeko, beharrezkoa dela katalogotik egitea esteka honetan; liburutegiko zure kontuarekin identifikatzeko eskatuko zaizu, saioa hasiz.

Erregistratu ondoren, helbide honetan edozein leku eta gailutatik sar daiteke.