Jalgi hadi plazara: ADDItik mundura
Euskararen Nazioarteko Eguna (2021eko abenduaren 3a)
Lehenengo argitaratze data: 2021/12/02

2021eko euskararen nazioarteko egunean, ehuBibliotekak agerian utzi nahi du UPV/EHUko ikasleek Gradu Amaierako Lanen bidez (GrAL) euskarari egiten dioten ekarpen akademikoa.
Lan horietako asko ez daude espazio itxi batean gordeta, munduari irekita baizik. Bikaintasun akademikoan oinarritutako hautaketaren bidez, milaka lan jalgi dira plazara.
Gaur egun, UPV/EHUko ikasleek euskaraz egindako 2000 GrAL baino gehiago mundu osoari zabalduta daude UPV/EHUko artxibo digitalaren bidez (ADDI), ehuBibliotekak kudeatzen duena.
Egon hadi adi ADDIri!!!!