Kosmosetik paseoan

Erakusketa bibliografikoa. Bizkaiko Campuseko Biblioteka. Leioa – Ikaskuntza Gela (4. solairua). 2018ko abendua – 2019ko martxoa

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/12

Gizakia ilargira iritsi zela 50 urte betetzear diren honetan (2019ko uztailak 20), InSight zundak Marteko Elysium Planitia ordokian lur hartu berri du. Oraingoan ez da giza oina izango Marteko lurra ukitzen lehena, baizik eta gizakiak diseinatutako zunda bat. Zunda hori izango da Marteko lurra zulatzen lehena, haren osaera geologikoa 2 urtez aztertze aldera. InSight zundak Planeta Gorriko lurra zulatzen duenean, hobeto jakin ahalko dugu Lurra eta Marte nola sortu ziren.
Bi gertakari horiek aitzakiatzat hartuta, astronomiari buruzko erakusketa txiki bat antolatu dugu, izarrekiko, planetekiko eta konstelazioekiko interesa pizteko asmoz.
Horrez gain, ezin ahantz dezakegu aurten Ilargi Gorria edo Odol Ilargia izan dugula, mendeko ilargi eklipserik luzeena, alegia, eta abuztuan denbora luzean ikusi dugun Perseidarik edo izar-euririk intentsuenak ikusi genituela.

Hori dela eta, fenomeno horiek hobeto ulertu nahi badituzu edo Kosmosean zehar bidaiatu nahi baduzu (liburuen bidez), zatoz Liburutegira