null

ClinicalKey Student Medicine

Liburu elektronikoekiko harpidetza

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/03

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Clinicalkey Student plataformaren harpidetza egin du.

ClinicalKey Student medikuntza eta erizaintza arloko hezkuntza plataforma interaktibo bat da, kasu klinikoetan oinarrituta dagoena. Elsevier argitaletxearen testuliburu, irudi eta bideo bilduma zabal baterako sarbidea ematen du. Eta, bestalde, ClinicalKey Student Bookshelf tresna ere badu, aurkezpenak sortu, oharrak hartu eta partekatzeko.

ClinicalKey Student plataforman eta harpidetutako liburu elektronikoetarako sarbidea Bibliotekako katalogoaren bidez  sartu ahal izango zara, saioa hasi sakatuta.

Plataformaren barruan zaudelarik, erregistratu egin beharko zara, salbu eta ScienceDirect edo Scopus bezalako Elsevierren beste plataforma batzuetan kontu bat sortua baduzu.
Erabiltzeko gidatxoak baditugu

Doako aplikazio mugikor bat ere badu, iOS eta Android aplikazio denden bidez: "ClinicalKey Student Bookshelf". Baita offline irakurgailu bat ere Windows 10+ izenekorako Microsoft Store-n eta Mac-erako.

Plataformaren eta ClinicalKey Student Bookshelf aplikazioaren etekinik handiena lortzeko, baliabide zentroa bisita dezakezu eta bideo hauek ere ikus ditzakezu: