ePrest: bibliotekako liburu elektronikoen maileguaren plataforma

Lehenengo argitaratze data: 2018/07/04

Bibliotekak ePrest plataformarako sarrera eskaintzen du. Baliabide hau,  Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen Batasuneko (UNE) liburu elektronikoen mailegurako plataforma da, 6000 ale dituena. Online bidez irakurtzea ahalbidetzen du edo aleak irakurgailuetara jaistea denboraldi jakin baterako. Mailegurako ezarritako epea amaiturik, edukiak blokeatu egiten dira.  Liburuak online bidez irakur daitezke, edozein nabigatzailetan eta AdobeReader irakurgailuarekin.  Konexiorik gabe ere irakur daitezke, liburuak gailu mugikor,  smartphone eta abarretara jaitsita . Baldintza hauek bete behar dira ePrest-era sartzeko:

  • UPV/EHUko kidea izatea.
  • Kontu bat izatea Adobe IDn. Identifikazio hori izateko erregistratu beharra dago, doan, AdobeID-en orrian. Irakurtzeko erabili behar diren gailuak ere baimendu behar dira.