JoVE Science Education, bideo zientifikoen liburutegia, eta Faculty Resource Center-erako sarbidea

Lehenengo argitaratze data: 2020/04/02

JoVE Science Education-ek UPV/EHUri doako sarbidea eskaintzen digu, urrutiko irakaskuntzan eta ikaskuntzan laguntzeko. Ikus-entzunezko plataforma horrek oinarri zientifikoak irakasten ditu, bideo-erakustaldi erraz eta ulerterrazen bidez. JoVE Science Education delakoaren eduki osoa eskuragarri izango dugu 2020ko ekainaren 15era arte. Edukia eskuratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik UPV/EHUko e-mailarekin erregistratzea (Sakatu: Free access to all JoVE Education videos until June 15. Click here). Bideo guztiak gaztelaniazko azpitituluekin eskaintzen dira.

Baliabide horrek osatzen du sinatuta ditugun JoVE journaletarako harpidetza.

Bestalde, Faculty Resource Center irakasleentzako laguntza-zentro bat da, JoVEren bideo zientifikoak ikaskuntza-plataforma birtualetan nola txertatu azaltzen duena eta bideo horiek online ikastaroak egiteko aprobetxatzeko aholkuak ematen dituena.