Scopus datu baseari buruzko II. Prestakuntza Zikloa online (2020ko abenduaren 14tik 18ra bitartean)

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/01

FECY-ek, Elsevier-ekin batera, Scopus datu baseari buruzko II. Prestakuntza Zikloa online antolatu du, 2020ko abenduaren 14tik 18ra bitartean egingo dena.

Doako 5 ikastaro antolatu dira, gaztelaniaz, 60 minutukoak, goizez eta arratsaldez, ordutegi desberdinetan errepikatuko direnak.

 

Epea zabalik dago dagoeneko ikastaro horietan izena emateko. Horretarako, gure webguneko Prestakuntza atalera jo behar da, edo, bestela, esteka honetara:  IZEN EMATEA.  

Gogoan izan izena emateko posta elektronikoko kontu instituzional bat (Gmail, Hotmail edo Yahoo bezalako mezu komertzialak automatikoki baztertuko dira) eta datu pertsonalak erabili behar dituzula (bertaratze ziurtagirian agertuko diren datuak; ziurtagiri hori behin bakarrik sortzen da automatikoki, eta II. ziklo honetan gutxienez 30 minutuz egondako ikastaro guztiak biltzen ditu). Hemen aurkituko duzu izena emateko lagunduko dizun tutorial bat.

Jardunaldiak grabatu egingo dira, eta aste batzuen buruan saioaren bideoa kontsultatu ahalko da, baita trebakuntza materiala ikusi ere. Material hori gure web orriko Formación atalean egongo da eskuragarri.

Jakinarazten dizugu, halaber, online prestakuntzako jardunaldira joaten direnek gogobetetze inkesta bat jasoko dutela posta elektronikoz, eta, urtarrilean, izena emateko erabili zuten helbide elektroniko berean, bertaratze ziurtagiria jasoko dutela.

Azkenik, garrantzitsua da erabiltzaileei gogoraraztea izena eman duten saioaren berrespen mezua jaso behar dutela, edo ezin izango dutela jardunaldietan parte hartu. Batzuetan, mezu automatiko horiek zabor postaren edo SPAMen karpetan gordetzen dira; beraz, karpeta hori berrikusteko eskatzen dizugu. Berrespena jaso ondoren, begiratu dezakezu zure ekipoaren GotoWebinar-en konfigurazioa nola dagoen, saioaren egunean arazorik ez izateko.