ENI Onlineko Liburutegia

200 eskuliburu baino gehiago daude gaztelaniaz, informatika teknikoko liburuak espainieraz argitaratzen dituen ENI argitaletxea

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/09

Unibertsitateko Liburutegiak ENI Onlineko Liburutegia onetsi du; horren bidez, sarbidea ematen da lineako katalogorako.

Bertan, ENI argitaletxearen 200 eskuliburu baino gehiago daude gaztelaniaz, informatika teknikoko liburuak espainieraz argitaratzen dituen argitaletxe nagusietako batenak.

Onlineako liburuak honako kategoria edo gai hauen arabera daude sailkatuta:

  • sistemak eta sareak;
  • garapena;
  • zerbitzari aplikagarriak;
  • informazio sistemaren antolaketa;
  • enpresa kudeaketa;
  • ofimatika informatiko pertsonala;
  • CAD/DAO diseinu animazioa eta
  • e-marketing weba.

Liburutegi horren bidez, kategorietatik nabigatu daiteke, interesgarriak diren tituluak aurkitzeko eta testu osoan bilaketak egiteko. Liburuetan sartzean, posible da atseginenak gisa markatzea, aurkibideetatik nabigatzea, oharrak jasotzea, orrialdeak markatzea, ikusarazten den testuaren pdf dokumentuak inprimatzea eta sortzea.

Hilero, nobedadeak sartzen dira katalogoan, eta, horrela, edukiak etengabe eguneratzea lortzen da.

 Sarbidea:

  •  IP ezagutzea
  •  Bibliotekaren katalogoa.
  • Webgunea:  UPV/EHU→ Biblioteka→  Informazioa aurkitzeko→ Liburu elektronikoak