Gora Zientzia!: Dibulgazio zientifikoari buruzko erakusketa

Bizkaiko Campuseko Biblioteka.Leioa, 2017ko urria-2018ko urtarrila

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/04

Zientzia denontzat

Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) prestatutako inkestaren arabera (Gizarte Pertzepzioaren Zientziari buruzko 8. Inkesta), gero eta espainiar gehiagok jarraitzen dituzte zientzia eta teknologiaren gaineko berriak, 2004ko %6,9tik 2016ko 16ra igaro da, hots, %132ko igoera metatua.  Inkestak beste datu bat ere jaso du, emakumeen zientziarekiko interesa igo da 2014ko %9,9tik 2016ko %13,7ra., %38,4ko igoera.

Zifra horiek argi eta garbi adierazten dutenez, gero eta interes handiago dugu zientziaz jakiteko. Hori dela eta, Bizkaiko Campuseko Bibliotekak "Gora Zientzia!" izeneko erakusketa antolatu du. Zientziara hurbilarazi nahi dugu era guztietako jendea eta zientzia hedatzeko interesa lau haizeetara zabaldu.

Baliteke baten batek bere baitan galdetzea… baina zergatik hedatu behar da zientzia unibertsitatean?  Hona gure erantzuna: Irakurle gisa, beti da aberasgarri  "nire jakintza arloarekin" lotuta ez dauden diziplinetara hurbiltzea eta, dibulgazio zientifikoarekiko ikertzaile sutsu gisa, oso interesgarri da jakitea nola jarduten ari den eremu horretan eta gizartean nolako oihartzuna izaten ari den.

Horrenbestez, gonbidatuta zaude Leioako Campuseko bibliotekaren bigarren solairura etorri eta erakusketa bisitatu dezazun.