Scopus. Online prestakuntza

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/23

FECYT fundazioak eta Elsevier argitaletxeak Scopus datu basea eta bertan ezarri diren funtzio berrieri buruzko on line prestakuntza zikloa antolatu dute. Ikastaroak maiatzaren 29etatik ekainaren 2ra izango dira.

Izen emateko epea maiatzaren 19an zabaldu da. Ikastaro bakoitzean 75 pertsona baino ez dira onartuko. Beraz, lehen bait lehen izena ematea gomendatzen da.
Ikastaroak egiteko erabiltzen den aplikazio informatikoak Windows 7a eskatzen du. Ez dabil Windows XPrekin

Informazio gehiago

GARRANTZITSUA: Ez ezazue ezabatu Elsevier-ek izen emateari buruz bidaliko dizuen baieztapen mezua, bertan ikastaroa egiteko esteka izango duzue eta.  Erabiltzaile bakoitzari esteka bat egokituko zaio.


Webex-ekiko lotura: Prestakuntza toki lasai batean egitea gomendatzen da, erabiltzaile asko egongo baitira konektatuta aldi berean. Irakasleari telekonferentzia baten bidez entzungo zaio. Parte hartzaileek sistemaren dei bat jasoko dute, hala gertatzen ez bada, baieztapen mezuan adierazten zaien zenbakira deitu beharko dute.