CES Edupack 2017

Materialen zientzia eta teknologiari buruzko baliabidearen eguneratze berria orain eskuragarri on line

Lehenengo argitaratze data: 2017/07/19

UPV/EHUk CES Edupack tresna erabiltzeko campuseko lizentzia berritu du. Hemendik aurrera IIL, AZP eta ikasleek software hori deskargatu ahal izango dute irakaskuntza erabilerako soilik,  LDAP egiaztagiriak erabiliz:

CES Edupack materialen irakaskuntzarako baliabide erabilgarri bat da, zenbait ikasgaietan:

  • Ingeniaritza orokorra eta mekanikoa
  • Materialen ingeniaritza
  • Industri diseinua
  • Ingeniaritza aeronautikoa
  • Ekodiseinua
  • Polimeroen zientzia eta teknologia
  • Arkitektura eta ingeniaritza zibila
  • Bioingeniaritza
  • Ingeniaritza nuklearra
  • Energia berristagarriak

Baliabideak materialezko datu-base sakon bat dauka, baita prozesuei buruzko informazioa, osagarri informatikoak, laguntzeko testu liburuak, prestaturiko eskolak, proiektuak eta ariketak ere.

Hemen informazio gehiago aurkituko duzu