Ikerketa datuak eta datuak irekian

  • Zer dira ikerketa datuak?

Ikerketan bildutako edo sortutako datuak dira.

Europar Batasunak honela definitzen ditu ikerketa datuak Horizon 2020 programan: “informazio faktual edo zenbakizkoa, aztertzeko edo arrazoiketa, eztabaida edo kalkulu baten oinarri gisa erabiltzeko biltzen dena”.

Datuak hainbat modutan sailka daitezke:

  • Sortu edo bildu diren moduaren arabera, izan daitezke: behaketa bidezkoak, esperimentu bidezkoak, simulazioak…
  • Formatu motaren arabera, izan daitezke:
    • Zenbakizko datuak (excel, cvs…)
    • Testua (word, pdf, txt…)
    • Multimedia (jpg, tiff. waw, quicktime…)
    • Software kodea (java, C…)
    • Datu baseak…
  • Zer dira ikerketa datuak irekian?

Datuak irekian dira edozein pertsonak libreki erabili, berrerabili eta birbanatu ditzakeen datuak. (Open Data Handbook).